Irungo Udalak Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerak indartu ditu. Udalak ekainaren 28ko datatik haratago joan nahi izan du eta aurreko eta ondorengo egunetarako jarduera-programa zabala aurkeztu du.
Ekainaren 28an LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren eguna ospatzen da mundu osoan. Izan ere, 1969ko Stonewallen, New Yorken, gertatutako liskarren ostean, kolektiboaren askapen mugimendua abiarazteko gertakari erabakigarri horiek gogoratzen dira. Irungo kasuan, 2021eko Harrotasunaren Egunaren harira egitasmoak ekainaren 21etik uztailaren erdialdera luzatuko dira.
Miren Echeveste Berdintasuneko ordezkariak Irungo Udalak LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko eguna ospatzeko antolatutako ekimenak aurkeztu zituen. Berdintasun ordezkariaren hitzetan, “iaz, ekainaren 28ari lotutako sentsibilizazio jarduerei bultzada handiagoa ematen hasi zen Irungo Udala, eta, aurten, beste pauso bat emango dugu, jarduera berriak antolatuta eta ospakizunak auzoetara eramanda, identitate sexual guztiak errespetatu beharraren inguruan sentsibilizatzen jarraitu behar dugulakoan”. Era berean, azkenaldian normalizazioaren kontra indarrean jarraitzen duten jarrerak albiste izan dira, Miren Echevestek nabarmendu duenez, aldarrikapenak premiazkoa izaten jarraitzen du.
Harrotasunaren Egunaren harira antolatutako ekitaldiak IrunBusen garajeetan aurkeztu ziren, ekimenetako bat L2 Irun-Katea lineako autobus batean binilo bat jartzean datzalako. 12 metroko autobus horren karrozeria ekainaren 21etik uztailaren 11ra bitartean ostadar banderarekin serigrafiatutako binilo batekin apainduta egongo da.
Bestetik, ekainaren 28an 17:30etik 19:30era, Gehitu elkartearekin elkarlanean, ostadar banderak, txapak eta sentsibilizazio materiala banatu ziren hiriko hainbat lekutan: Nagore Laffage parkean, Zabaltza plazan, Alberto Anguera plazan, Lapurdi kaleko haurrentzako parkean, San Juan plazan, Urdanibia plazan eta Santiagotik eskuineko aldeko bidegorrira daraman sarreran, Pierre Lhande ibilbidean. Material hori guztia sare sozialetan erakusteko gonbidapena egin zitzaien herritarrei, uztailaren 2an LGTBIQ+ literaturako argitalpenen hiru sorta zozketatuko baitira. Zozketan ekainaren 28tik uztailaren 1era Twitterren eta Instagramen #HarrotasunaIrunOrgullo traola erabiliz eta @Irun_informa udal kontua aipatuz ostadar banderen argazkiak igotzen dituzten parte-hartzaile guztien artean.
Horretaz gain, aurreikusten diren jarduera guztiak sustatzeko, iragarki instituzional bat kaleratu da, non Irungo alkate José Antonio Santanok eta Berdintasuneko ordezkari Miren Echevestek parte hartuko zuten. Azkenik, ekainaren 28an, ostadar bandera udaletxeko balkoian jarri zen.