AEAk argia izan dezan

Ehun lagundik goiti batu dira AEA duten gaixoei babesa adierazteko

Ekainaren 21a, Alboko Esklerosi Amiotrofikoa, (AEA) gaixotasunaren Nazioarteko Eguna da. Eritasun neurodegeneratibo bat da. Nerbio sistemako zelulek lan egiteari uzten diote, eta gaixoaren giharrak paralizatu egiten dira pixkanaka. ADELA Espainiako AEA gaixotasunaren elkarteak emandako datuen arabera, Hego Euskal Herrian 244 kasu daude.

Munduko ELA egunarekin bat egiteko, ehun lagundik goiti batu dira Irungo San Juan Harria Plazan. Bertan egon baita Xabier gaixoa. Hasiera batean, lagun gutxi batzuen konpainia espero zuen herriko etxeko argiztapenak berde kolorea hartzen ikusteko. Hala ere, hainbat sorpresako eguna izan da iruindarrarentzat. Senideek jende andana mugiarazi zuten Xabierri babesa adierazteko. Hunkituta egon da batu diren ezagun guztiekin topatuta.

Elkarretaratzea txistu doinuekin hasi da. Ondoren, Tere emazteak hitza hartu du: “Guztiengatik doa. Ikerketa eta zientziak garaturiko lanean dago, guztiok etorkizuna izan dezagun”. Hitzartzean gogoan izan ditu AEA gaitza gertutik bizi izan duten senideak, “Lorentzoren familia, Martxeloren ama, Aliziaren ama, Kontxiren senideak, Yoli gaztea, besteak beste”. Alboko esklerosi amiotrofikoa ezezaguna baita gizartearen gehiengoarentzat, inguruko norbaitek gaitza izan arte.

Txalo zaparradarekin bukatu da bertaratzea eta Irungo Udalak berde kolorea hartu du, ekainaren 21eko gauean, AEAk argia izan dezan.

Egilea: Xabierren eta AEA gaixo guztien adiskidea.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude