Irunek LGTBIQ+ Harrotasunaren Egunaren ospakizunekin bat egingo du

Normaltasun Berria estreinatu berri denez, ekainaren 28an, LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna ospatzeko antolatutako ekintzak moldatzea ezinbestekoa izan da. Mundu mailan online egingo diren ekitaldiak antolatu dira eta, Madrilen, egun honen ospakizunean erreferente de hirian ospakizunak uztaileko lehen astera atzeratu dira.

2020. urtean lLGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna era berezian ospatu behar zen Elkarrekin podemos- Ezker Anitzak aurtengo aurrekontuetarako aurkeztutako zuzenketari esker, baina, antolatutako ekintzak momentuko egoerara egokitu behar izan dira. Rebeca González Balore, Giza Eskubide eta Berdintasun ordezkariak azaldu duenez, ekainaren 28a Irunen era berezian ospatzeko asmoari eutsi nahi izan diogu. “Ospakizunen bitartez egun hau ikustarazteaz gainera, guztiontzako askatasun, berdintasun eta festarako egun bat izatea nahi dugu”, gaineratu du, Rebeca González ordezkariak.

Miren Echeveste Elkarrekin Podemos –  Ezker Anitza taldeko ordezkariak azaldu duenez, “Irun ekainaren 28aren ospakizuna lurraldean erreferente bihurtu nahi dugu”. Ekainaren 28an udaletxeko balkoiak ostadarraren koloreak dauzkan bandera ipiniko da, gauean udaletxearen eraikina kolore horiekin apaintzeaz gainera.

Irunen zu zeu izan zaitez

2019. urtetik Irunen ekainaren 28aren inguruan antolatzen diren ekitaldi guztiak “Irunen zu zeu izan zaitez” logo eta leloa gehitzen zaie. Leloa aurten egun honen harira ekoiztu den bideoaren hasieran agertuko da. Bideoa Gehituren kolaborazioarekin egin da, egun honen ospakizunaren arrazoiak gogoratzeaz gainera, ospakizun eta errebindikazio egun honen inguruan haien iritzia adierazteko hainbat irundarrek bertan parte hartu dute. Bideoan, besteak beste, Boti García Espainiako Gobernuko Berdintasun Ministerioko Aniztasun Sexual eta LGTBI Eskubideetako zuzendaria ageri da.

Bideoa Udalaren YouTubeko kanalean estreinatuko da ekainaren 27ko 12:00etan, Teledonostin agertzeaz gainera. Bideoko zenbait protagonistek Radio Irun hedabideko saio ezberdinetan parte hartuko dute aste honetan zehar. Bideoa partekatu dadila errazteko zenbait kartel eta binilo sortu dira QR kodeekin, zuzenean bideoa deskargatzea ahalbidetzen dutenak. Kartelak hiriko puntu ezberdinetan, Irunbus autobus guztietan eta zenbait tabernetan zehar sakabanatu dira.

Kaleetako presentzia

Arlo arduraduna datozen asteetan zehar luzatuko diren zenbait ekintza antolatzeko lanean dabil David Sotok azaldu duenez. Horrela, CBA Udal Liburutegia inguratzen duen baranda borobila ostadarraren koloreetako biniloekin apainduko da. Hortaz gain, Luis Marianotik Artalekura igotzen diren eskailerak ostadarraren koloreekin margotuko dira. Era berean, ordezkaritza irundarra Correos enpresarekin harremanetan jarri da haien postontziak batzuk margotzeko, horien artean, Luis Marianoko bulegoaren alboan dagoen postontzia .

Miren Echevestek azaldu duenez, kolektiboaren ekintzak ikustarazten laguntzeko ekintzak hiriko auzo desberdinetaraino eramatea espero dute. Gainera, Echevestek bertan behera gelditu diren ekintzak etorkizunean berriro antolatzeko aukera izatea espero dute. Izan ere, ekainaren 28aren inguruan antolatzen diren honelako errebindikazio kanpainek duten garrantzia azpimarratu nahi izan dute ordezkariek.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude