Programa 2020ko aurrekontura Elkarrekin Podemos Ezker Anitza taldeak aurkeztutako zuzenketari esker zabaldu da
Irunen aurten ekainaren 28an LGTBIQ+ Harrotasunaren Egunak protagonismo berezia izatea aurreikusita zegoen Elkarrekin Podemos Ezker Anitza-IU taldeak 2020ko aurrekontura aurkeztutako zuzenketari esker. Covid-19aren pandemia inguratzen duten murriztapenek, ordea, antolatutako ekintzak baldintzatu zituzten, nahiz eta aurreikusitako zenbait proposamen datozen hilabeteetan zehar garatzeko modua topatu den.
Azken hilabeteetan zehar gauzatutako ekintzen emaitzak hiriko zenbait auzoetan ikus daitezke. Zehazki, kaleetan ikusgaitasuna handitzeko, hiriko zenbait puntu ostadarraren banderaren koloreekin margotzen ari dira, LGTBIQ+ kolektiboaren sinbolo adierazgarrienetako bat baita. Kolore horiekin margotuko diren puntuak honako hauek dira: El Pinarreko Hendaia kalearen amaieran Ducoureau eraikinaren alboan dagoen biribilgune txikia, Anaka-Puianako Embajador Arístegui plazan Ospitaletik hurbilen dagoen eremua eta San Miguel auzoko Lezo kaleko kale-argien oinarriak. Lanak hasi berri dira eta aste honetako eguraldi euritsuaren arabera, datozen egunetan amaituta egongo dira.
Kanpaina osoa
Horrela, sentsibilizazio ekintza hau ekainaren 28rako antolatutako gainontzeko ekintzetara batuko dira. Kanpaina 2019. urtetik Irunen zu zeu izan zaitez goiburuarekin lotzen da. Esaldi honekin loturik, ekaineko hilabetean bideo bat estreinatu zen, Gehitu elkartearen kolaborazioarekin, egun honen ospakizunaren arrazoiak gogoratzeaz gainera, zenbait irundarren ekarpenak biltzen dira aldarrikapen eta festa giroko egun honen inguruan. Gainera, bidean Boti García ageri da, Espainiako Gobernuko Berdintasun Ministerioko Aniztasun Sexual eta LGTBI Eskubideetako zuzendaria ageri da.
Lanaren zabalpena errazteko, QR kode bat zuten zenbait kartel eta binilo sortu ziren, hiriko puntu ezberdinetan banatu zirenak, zenbait tabernetan eta Irunbus autobusetan ipintzeaz gainera. Era berean, ekainaren 28an ostadarraren bandera udaletxeko balkoian ipini zen, gau horretan kolore berdinekin udaletxearen aurrealdea argiztatu zen eta aldarrikapen instituzional bat argitaratu zen.
Udal arlotik denboran luzatuko diren ekintzak antolatzeko lan egin da, egitasmoari kaleetan ikusgarritasuna ematen lagunduko dutenak. Alde batetik, CBA inguratzen duen baranda borobilean ekainean ostadarraren koloreak zeukan biniloekin apaindu zen. Orain dela gutxi, Luis Marianotik Artalekura igotzen diren eskailerak ostadarraren koloreekin margotu ziren. Hirian gauzatutako azken ekintzen bitartez ikusgaitasunerako ekintzak hiriko beste auzoetara zabaldu nahi dira.