Irungo Udalaren Obren arloak jakinarazi duenez gutxi falta da Juan Thalamas Labandibar eta Darío de Regoyos kaleak lotzen dituen oinezkoen sarbideko maldaren orma egonkortzeko lanak amaitzeko. Argi-puntuak ipintzea falta da soilik eta, ziur aski, bi kaleak lotzen dituzten eskailerak zein arrapalada ostegun honetan irekiko dira.
Lanek, aurreikusita zegoen bezala, 9 hilabeteko iraupena izan dute eta ikerlan batzuek erakutsi zutenez, denboraren poderioz orma honen estrukturan sortutako deformazio batzuk konpondu dira. 2017 urtean eremu honetan kokatutako hegala kendu zen, 6m2ko hormigoi armatuzko plataforma honen pisuak ormarentzako kaltegarria izan zitekeelakoan eta, ondorioz, paretan pitzaduren agerpena eragiten zuelakoan.
Cristina Laborda Obra arloko ordezkariaren hitzetan, “denbora luzez orma honen egoera aztertzen egon gara, bilakaera aztertzea ahalbidetuko ziguten neurriak hartuz. Ikerketaren emaitzak erakutsi zutenez konponketa lan hauek egitea beharrezko zen ormaren egitura egonkortu ahal izateko. Lanen emaitza oinezkoentzako sarbide seguruago baten bitartez bi kaleak lotzen dituen pasabidea da. Gainera, hiritarren eskakizunak erantzuteko, eremu honetan gelditzen diren eskola autobusentzako markesina bat ipini dugu”.
Proiektuaren deskribapena
Arrapalada eta eskailera hauek bi kaleak banatzen dituen 5,6 metroko aldea gainditzea ahalbidetzen du. Hortaz gain, Juan Thalamas Labandibar kaleko GI-363 errepidean kokatutako L-1 (Zaisa-Ospitalea) autobus linearako geltokirako sarbidea errazten dute, Behobia eta Hendaia lotzen dituen pasealeku eta bidegorrirako sarbidea ahalbidetzeaz gainera.
Orman eta goiko espaloian desplazamendu txiki batzuk antzeman ostean, aukera ezberdinak aztertu ziren eta, azkenean, ormaren zati bat eraitsi eta oinezkoentzako bideak berreraiki dira. Lehenik eta behin ainguraketarik gabeko pantaila bat egin zen egungo ormaren atzetik, goiko lursailen bultzada jasaten laguntze eta lur-irristatzeak eusten laguntzeko.
Jarraian, ezponda egonkor batekin hondaketa-lanak egin ziren, orubearen egonkortzea laguntzeko, ondoren, oinarri honen gainean, arrapalada eta eskaileren ormak berritzeko. Lanak Urbycolan S.L enpresaren bitartez egin dira, 9 hilabeteetako egikaritze-epean eta 610.858,37 eurotako aurrekontuarekin.
Makineria berria
Lanak aurrera eramateko, arrapalada eta eskaileretarako sarbidea itxi ziren, Juan Thalamas Labandibar kaleko autobus-geltokirako sarbidea oztopatuz. Lanak iraun bitartez autobus-geltokia lekuz aldatzea beharrezkoa izan zen, baina, behin lanak amaituta autobus-geltokia ohiko lekura itzuliko da, markesina eta guzti, ikasturte hasierarako.