Irungo CBA liburutegiak urtero moduan irakurketa publikoak antolatu ditu apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Aurten, alarma egoerak ezarritako murriztapenetara egokitzeko, interesatuek hautatutako liburuen zatiak etxetik irakurri beharko dituzte irakurketa bideoan grabatuz. Ekimenean izena emateko azken eguna apirilaren 14a izango da.
Ohikoa denez, bi liburu aukeratu dira publikoki irakurriak izateko. Urtero bezala, gazteleraz irakurriko den liburua Miguel de Cervantesen “El Quijote” izango da eta, euskarazko irakurketan, berriz, Joseba Peñaren “Hariak” lana irakurriko da. Irakurketetan parte hartzeko asmoa duten irundarrek biblioteca@irun.org helbidera idatzi eta aukeratutako liburuaren zati bat bidaliko zaie. Horrela, egokitutako pasartean etxea irakurri eta irakurketaren bideoa CBAra bidali beharko dute. Era honetan, apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Egunean, irakurketa publiko berezi hauetan haien etxeetatik parte hartu duten hiritarren bideoak argitaratuko dira.