Zaisak eta Gurutze Gorriak kamioilarien beharrak asetzeko indarrak batu dituzte

Atzo arratsaldetik, Zaisak, Gurutze Gorriarekin kolaborazioan, Behobiako Europa kalean kokatutako kamioien aparkalekuan eremu bat egokitu da egun hauetan lanean ari diren kamioilarien beharrei erantzun ahal izateko. Garraiolariek beharrezkoa duten estaldura, babesa eta konpainia eskaintzea da eremu honen helburua.

Gizarteko sektore estrategikoa direnez eta alarma egoeraren ondorioz haien lanean zailtasunak izaten ari direla ikusita, Zaisa eta Gurutze Gorriaren arteko lankidetzatik sortutako espazio hau martxan jarri da.  Horrela, kamioilariei konpainia egiteaz gainera, ibilbidean aurkitu ditzaketen gabeziak asetzen lagundu nahi zaie, normalean erabili ohi dituzten zerbitzu asko egun hauetan itxita topatzen dituztelako. Era honetan, edaria eta konpainia eskaintzen zaie kamioilariei, hau da, une honetako bidaietan sor daitezkeen gabeziak arintzen saiatzeko.

Zaisatik azaldu denez, “guztiok osasun arloko langileek burutzen duten lanaren ausardia eta garrantziaz konturatzen gara, baina, gogoratzeko da kamioilarien lanari esker etxean berrogeialdia jasateko gure behar guztiak aseturik dauzkagula, elikagai guztiak eskura izatea errazten digutelako. Horregatik, mesedea itzultzea beharrezkoa iruditzen zaigu”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude