300 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu lehen “Irun etxetik” argazki lehiaketak

300 parte-haitzaile baino gehiago izan ditu lehenengo  “Irun Etxetik” argazki lehiaketak. Bertako merkataritzaren eta ostalaritzaren aldeko ekimenak Irungo dendetan erosteko lehenengo 51 bonuak zozketatu ditu jasotako irudi guztien artean.  Bigarren lehiaketak, berriz, konfinamendu egun hauetan berezia den etxeko txokoren bat erakustea proposatzen du.      

Joan den igandean bukatu zen lehenengo “Irun etxetik” sariketan parte hartzeko epea. Konfinamendu egoeran hiritarrak entretenitu eta, aldi berean, alarma-egoerak ahalbidetzen duenean bertako establezimenduetan eta saltoki txikietan erostea bultzatzeko jarduerak sortzea da sariketaren helburua. Lehenengo edizioan 318 lagunek parte hartu dute hiriko balkoi eta leihoetatik egindako argazkiak bidaltzeko ekimenean, Irungo dendetan erosteko jokoan zeuden 51 bonuetako bat irabazteko.

Aurreikuspenekin bat etorriz, boto gehien lortu zituzten bost irudietako batek 300 euroko bonu bat irabazi zuen zozketa bidez. Beste lau finalistei, aldiz, hogeina euroko bonu bat eman zitzaien. Automatikoki –udal webgunean ikus daitezke irudiak–. Gainontzeko parte hartzaileen artean, berriz, 20 euroko 46 bonu zozketatu ziren. Parte hartzaile guztiei mezu elektroniko bat bidali zaie, bonurik egokitu zaien jakinarazteko, eta egokitu zaienek datozen egunetan jasoko dituzte bonuak eskuratzeko argibideak, alarma egoera bukatutakoan.

Etxeko txokoa   

Sariketaren barruan, astearte honetan, bigarren proposamena iragarri da: konfinamendu egun hauetan bereziak diren etxeko txokoak erakustea. Mekanika berbera izango da, eta interesdunek www.irun.org/coronavirus udal webgunean (#IrunEtxetik atalean) jarritako estekaren bidez igo ahalko dituzte argazkiak; gainera, sariketaren oinarriaren xehetasun guztiak kontsultatu ditzakete bertan.

Parte hartu nahi dutenek formulario soil bat bete (izen-abizenak, NA eta helbide elektroniko bat eman) eta webgunearen bidez argazkia igo besterik ez dute egin behar. Gero, sare sozialetan parteka dezakete irudia, erronka honetarako proposatutako hashtaga erabiliz (#NireEtxekoTxokoa eta #ElrincónDeMiCasa). Erabiltzaile bakoitzak argazki bakarra aurkeztu ahalko du sariketaren edizio bakoitzean.

Webgunean boto gehien lortzen dituzten bost irudiek 300 euroko bonu baten zozketan parte hartuko dute, beste lau finalistei hogeina euroko bonu bat emango zaie, eta gainontzeko parte hartzaileen artean 20 euroko 46 bonu zozketatuko dira. Horrela, guztira, 20 euroko 50 bonu eta 300 euroko bat banatuko dira, hiriko saltoki eta ostalaritza establezimenduetan kontsumitzea bultzatzeko.

Irungo Udalak Twitterren, Instagramen eta Facebooken dituen profil ofizialen bidez egin ahalko da sariketaren bilakaeraren jarraipena: @irun_informa, @irun_infoma eta @IrunON. Kanal horietan argitaratuko dira, astelehenero, sariketa berriak, eta, balkoietatik argazkiak egiteaz gain, herritarrei gastronomiarekin, eta abarrekin lotutako proposamenak egitea da asmoa.

COVID-19 gaitzaren ondoriozko krisialdian hirian jazotzen diren albisteei buruzko informazio gehiago, udal webgunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude