Astean ordubete libre baduzu, izan zaitez mintzalagun! Helburua euskaraz hitz egitea da.
Euskaraz dakiena (MINTZALAGUNA) mintzapraktika egin nahiduenarekin (MINTZAKIDEA) elkartzen dugu eta lau/bost lagunekotaldetxoetan euskara praktikatzen dute.
Taldeak beraiek aukeratutako egunean biltzen dira.
MINTZALAGUNAK ez dira irakasleak, horregatik bileratxo hauek ez dira klaseak; euskara praktikatzeko aukerak baizik.
MINTZAKIDE bezala parte hartzeko gutxieneko maila eskatzen da: B1mailari dagokiona, alegia.
Izena emateko epea urriaren 13tik 20ra.