Jon Ugarte Bide Publikoko ordezkariak Gain Gainean eremuko txakurrentzako parkea hobetzeko egin diren lanak azaldu ditu gaur goizean. Lanak joan den azaroan hasi ziren, eta une horretatik aurrera instalazioa itxita egon zen. Jarduketa udaberrian amaitu zen, baina ezin izan zen berriro ireki Alarma Egoera bertan behera geratu zen arte eta hirian horrelako guneak pixkanaka berriro ireki ziren arte.
Bide Publikoaren arloko arduradunak hau adierazi du: “Proiektu hau partaidetza aurrekontuetatik sortu da, eta inbertsio horri esker, hiriak eta, batez ere, txakurrekin parke honetara aldizka joaten diren erabiltzaileek instalazio hobeak dituzte. Esparru horiek hobetzeko lehen urratsa baino ez da, eta orain Osinbiribil eta Puianara zabaldu nahi ditugu hobekuntzak”.
Egindako lanen artean daude, alde batetik, lurraren desnibela murriztea, sarbideak hobetzea eta animalientzako jolas-elementuak jartzea; zehazki, ‘Agility’ motako elementuak dituzten hiru gune egongo dira, txakurren mantentze fisiko onerako pentsatuta. Jarduketa horren aurrekontua 43.849, 94 eurokoa da, eta gauzatzeko epea, gutxi gorabehera, hilabetekoa.
250m2-tik gorako azalera du txakurrentzako parke honek, eta Puianakoaren eta Osinbiribilekoaren atzetik hirian dauden mota horretako hiru instalazioetako bat da. 2016an ireki zen Gain Gainean, eta hiriko berdegune horren bigarren fasea osatzeko erabili ziren berrikuntzen artean dago, hain zuzen, kirol-pista baten eta helduentzako ariketa fisikorako ‘work out’ instalazioaren ondoan dago kokatuta.