Behobia eta Punttas ingurua lotzen dituen bidegorria berritzeko lanak martxan daude. Asteazken honetatik aurrera obren ondorioz Euskadi plazako aparkaleku eta autopista azpiko zubira arteko bidegorri zatia itxita egongo da. Guztira, Bidasoa ibaiaren ertzean eraikitako bidegorriaren kilometro bat baino gehiago berrituko da. Lanak 99.910,85 eurotako aurrekontuarekin egingo dira eta 4 asteetako iraupena izango dute.
Obren horien bitartez bide zuloak konpondu nahi dira, bidegorria txirrindulari eta oinezkoek erosotasunez erabiltzeko aukera izan dezaten. Bidegorriak 1.150m2 luzeera du Hendaia eta Punttaseko gasolindegia elkartzen dituena 3.160 m2-tako azalera totalarekin. Konponketa lanak auzo elkarteak egindako eskakizun baten harira egingo dira. Behin asfaltatze lanak amaituta, bidegorriaren seinaleztapen egokirako elementu bertikal eta horizontalak ipiniko dira.
Obraren ondorioz bidegorriaren zenbait zati denboraldi baterako itxita egongo dira. Konponketa lanen hasierarekin, asteazken honetatik aurrera Euskadi plaza alboko aparkalekuan hasi eta autopista azpiraino iristen den zatia itxita egongo da. Lanek aurrera egin ahala ibilbidearen gainontzeko zatiak konpontzeari ekingo zaio, ondorioz, lanak gauzatuko diren eremua aldi baterako okupatua izango delarik.
Cristina Laborda Irungo Udaleko obra ordezkariak azaldu duenez, Nazioarteko zubi alboan hasten den bidegorri hau oso atsegina da inguruan dauzkan zuhaitzek egun eguzkitsuetan ematen duten itzalarengatik. Hala ere, zuhaitzen sustraien ondorioz bidegorrian zulo ugari sortu dira. Obra arloko ordezkariak azaldu duenez, “Negua aprobetxatu nahi dugu beharrezkoak diren konponketa lan horiek egin eta udaberri eta udararako bidegorria prest egoteko”. Bestetik, Borja Olazabal mugikortasun ordezkariaren hitzetan, “bidegorri berriak sortzea oso ondo dago, baina, orain arte eraikitakoek oinarrizko baldintzak betetzen dituztela ziurtatu behar da.