Erakusleiho hori-urdinez beteko da hiria

Irun erakusleiho hori-urdinez beteko da otsailaren 17tik martxoaren 6ra egingo diren erakusleiho-apainketa tailerrari esker. Ekintza duela 25 urte Bidasoak Europako Kopan lortutako garaipena ospatzeko antolatutako ekintzetako bat izango da. Tailerrak Ducoureau jauregiaren alboko eraikinean egingo dira eta emaitzak apirileko hilabetean zehar ikusgai egongo dira hiriko erakusleihoetan.

Juncal Eizaguirre, Hiri Bultzadarako ordezkariak, “horrelako tailerren bitartez ideia eta tresnak denda txikiengana hurbiltzen ditugu haien erakusleihoetan berrikuntzak egiteko aukera izan dezaten”. Era honetan, aurten hiriak eskubaloi talde irundarrak Europan lortutako garaipenaren urteurrena ospatzen duenez, Hiri Bultzadarako ordezkariak azaldu du merkataritzak ospakizunekin bat egiteko aukera bikaina dela azaldu du.

Zehazki, tailerrak bi txanda izango ditu eta tailer bakoitzak 30 orduko iraupena izango du, astelehenetik ostiralea. Lehen tailerrea, arratsaldeko 14:00etatik 16:00etara egingo dena, beteta dago jada hiriko 12 saltokiekin. Bigarren txandan, aldiz, arratsaldeko 20:00etatik 22:00etara izango dena, lekuak daude oraindik. Tailer honetan parte hartzeko interesa izan dezaketen pertsonek informazio gehiago eskura dezakete Sustapen Ekonomikoko bulegoan edo 943 50 53 35 telefono zenbakira deituz. Tailerra dohakoa izango da.

Tailer hauen bitartez hiriko saltokien lehiakortasuna hobetu nahi da, erakusleihoak hobetzen lagunduko duten tresna eta tekniken bitartez. Ikastaroan “Leiho marketing-a” bezala ezagutzen den teknika landuko da. Mario Echeverria izango da tailerreko irakaslea, erakuleiho apainketaren munduan esperientzia zabala duen profesionala. Horrela, ikastaroaren ardatza duela 25 urte Bidasoa eskubaloi taldeak Europako txapelketan lortutako garaipena izango da.

Saltoki txikien konpromezua

Hauek dira orain arte ikastaroan izena eman duten hiriko dendak: Picking Pack, Candy Cakes, Disconsu, Orlegi Productos ecológicos, Librería Patri, Mercería Dori, Acordeones Dumboa, Chez Paco, Top Queens, Como en casa, Peluqería Isabel, Mg Peluquería, K.e. Albistur, Arreglitos, Pescadería Felix, Ferretería Gabilondo, Kairós Boutique, Ikhor Boutique eta Lavandería Irun.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude