1.476 eskaera jaso ditu 2020ko Erosi eta ikasi programak

Iraila bukatu zenean itxi zen Irungo familiei eta merkataritzari Erosi eta Ikasi programan jasotako eskola-materiala erosteko laguntzak eskatzeko epea. Programa ekainaren 22an hasi zen, zazpigarren edizioan.

“Herritarren erantzuna oso garrantzitsua izan da, eta kopuru aldetik ere, iazkoaren antzeko; izan ere, 1.000 eskaera baino gehiago egin dira, eta hiriko Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2.000 ikasle inguruk jaso dute.  Balantzeak erakusten du ekimen baliagarria dela eta familiei eta tokiko merkataritzari laguntzeko balio duela “, esan du Rebeca Gonzalez ordezkariak, eta gogorarazi du aurten deialdia indartu egin dela maskarak erostea diruz laguntzeko aukera sortuta.

Hezkuntza Zerbitzua gogor ari da lanean, eskaerak ahalik eta eperik laburrenean ebazteko Alde horretatik, egun gutxi barru jakinarazpen-kopuru handia bidaliko da, bai dokumentazio osagarria eskatuz, bai fakturak entregatzeko eskatuz, deialdian bertan hala aurreikusita dagoenez.

Dirulaguntza horiek emateko, iaz bezala, hiru tarte bereiziko dira, errentaren arabera; hau da, familiaren dirusarreren arabera, baliteke deialditik kanpo geratzea, laguntzaren zati bat kobratzea edo % 100 jasotzea. Tarte bakoitzeko laguntzak iaz baino 25 euro gehiago izango dira: 125, 100 edo 75 euro.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude