“Erosi eta ikasi Irunen” diru-laguntzen 7. edizioa martxan jarri du Irungo Udalak

Irungo Udalak “Erosi eta ikasi Irunen” diru-laguntzen 7. edizioa martxan jarri du 2020-2021 ikasturtera begira hiriko familiei eskolako materialen erosketan laguntzeko. Diru-laguntzaren eskaera egiteko epea uztailaren 2an ireki zen eta irailaren 30era arte zabalik egongo da. Diru-laguntzak eskuratu ahal izateko erosketak Irungo establezimenduetan egitea ezinbestekoa izango da.

Haurrak Derrigorrezko Hezkuntzan (Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan) egoteaz gainera, Irunen erroldatuta egotea beharrezkoa izango da laguntzen esakaera egin ahal izateko. Gainera, Irungo saltokietan egindako erosketak egiaztatzeko Hezkuntza arlotik gogoratu da erosketen fakturak eskatzea eta gordetzea garrantzitsua dela, berez beharrezkoak izan ez arren, eskaera burutzeko prozesuan zehar erosketen egiaztagiriak aurkeztea gerta daitekeelako.

Aurtengo “Erosi eta ikasi Irunen” programak 200.000 euroko aurrekontua izango du. Juncal Eizaguirre Hiri Bultzadarako Ordezkariak adierazi duenez, “hiriko familien gastuak laguntzeaz gainera, bertako merkataritza bultzatzeko helburu bikoitza duten diru-laguntzak dira”. Horrela, diru-laguntza hauen bitartez hiriko saltokietan zein hezkuntza zentroetan eskolako materialen erosketarekin lotutako gastuen ordainketa laguntzeko helburua dute, ekainaren 22tik irailaren 30era arte egindako erosketetan. Rebeca González Hezkuntza arloko ordezkariak gogoratu duenez, “ eskaerak lehenbailehen egitea gomendatzen da”.

Laguntzen esleipen eta eskaera
Diru-laguntzen esleipena Familia Unitatearen errenta mailaren arabera egingo da, horretarako, hiru tarte ezberdin bereziko direlarik. Hortaz, 125, 100 eta 75 eurotako diru-laguntzak banatuko dira. Joan den urteko laguntzen zenbatekoarekin alderatura, tarte bakoitzeko diru-laguntzak 25 euro igo dira.

Eskaera bi eratara egin ahalko da. Batetik, Irun Txartelaren bitartez 24 orduko HAZ Egoitza Elektronikoaren bidez edo, bestela, Autozerbitzu Terminaletan. Eskaera egiteko unean fakturak edo erosketak tiketak eta laguntza jasotzeko kontu korronte zenbakia eskura izatea nahikoa izango da. Hortaz gain, laguntzak kudeatzerako orduan laguntzarik behar izanez gero, hiritarrek 010 telefono-zenbakira deitzeko aukera izango dute. Hortaz gain, Covid-19ak eragindako egoeraren ondorioz, diru-laguntzen eskaera lehenbailehen egitea eskatzen da, irailean eskaera egiteko epe amaiera iristen denean jende asko pilatzea saihesteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude