Urriaren 17ko Bizinema Bang Bang saiorako sarrerak astelehenetik aurrera eskuratu ahalko dira. Sarrerak Luis Marianoko Turismo Bulegoan edo Irungo sarren salmentarako webgunean eskuratu ahalko dira 5,50 euroren truke. Bizinema eta Bang Bang-ek elkarlanean antolatutako emanaldi hau Amaia Kultur Zentrora itzuliko da udazkeneko zinema hitzorduarekin.
Aurreko saioetan bezala, Bizinema Bang Bang-en saio bikoitza antolatu da. Urriaren 17ko 17:30etan saioaren aurkezpena hasiko da. Lehen filma, berriz, arratsaldeko 18:15etan hasiko da eta “Aterriza como puedas” izeneko filma izango da. Ostean, arratsaldeko 20:15etatik aurrera “Pulp fiction” pelikula ikusteko aukera izango da.
Emanaldiak Covid-19aren osasun krisialdiaren harira osasun agintariek zehaztutako segurtasun neurri guztiak beteko ditu. Aretoak edukiera murriztua izango duenez, emanaldiaz gozatzeko sarrerak lehenbailehen eskuratzea gomendatu dute antolatzaileek.