Osasungintza Publikoaren Babeserako Hiritar Sareak manifestazioa deitu du urtarrilaren 30erako

Osasungintza Publikoaren Babeserako Hiritar Sareak manifestazioa deitu du urtarrilaren 30erako. Manifestazioa eguerdiko 12:00etan hasiko da Irun Erdialdeko anbulategitik eta San Juan plazaraino iritsiko da.

Osasungintza Publikoaren Babeserako Hiritar sareak antolatutako ekitaldi guztietan bezala, manifestazioaren helburua kalitatezko osasun sistema publikoa defendatzea izango da. Zentzu horretan, lehen arretako baliabide gehiago, BPGren %7a gutxienez osasungintza publikora bideratzea eskatuko da,  guzti hori murrizketak eta pribatizazioak saihestuz. Hau da, egiazko osasun publiko eta unibertsalaren aldeko adierazpena izatea nahi dute antolatzaileek.

Hortaz gain, elkarretaratzeko antolatzaileek gogoratu dutenez manifestazioan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da indarrean dauden higiene eta segurtasun neurriak errespetatzea. Beraz, musukoa erabiltzea, eskuen garbiketa zaintzea eta pertsonen arteko segurtasun distantzia errespetatzea ezinbestekoa izango da. 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude