Bidasoaldeko osasungintza publikoaren egoerak okerrera egiten jarraitzen duela salatu du Osasun Bidasoak
Osasun Bidasoa herritar plataformak salaketa publikoa egin du uda ostean eskualdeko osasungintza publikoak pairatzen duen narriaduraren inguruan. Plataformaren arabera, bertako zerbitzuak etengabe galtzen ari dira eta pribatizazioak gora egin du nabarmen azken hilabeteetan, Bidasoko Ospitaleko zein lehen arretako hainbat esparru...









