Borja Olazabal Kirol ordezkariak ostiral honetan jakitera eman duenez, datorren asteazkenean, otsailaren 3an, jakinaraziko dira Irungo kirolari emango zaizkio sariak, 18:00etan, Areto Nagusian egingo den ekitaldian. Beste urte batzuetan ez bezala, -ekimenak ‘gala’ edo jendaurreko topaketa formatua hartzen zuen-, pandemia dela eta, oraingoan ateak itxita egingo da.
“2020. urtea oso urte zaila izan da, baita gure kirolarientzat eta taldeentzat ere. Lehiaketa horiek bertan behera utzi edo atzeratu egin dira, eta ezohiko denboraldia izan da, aurre egiteko zaila. Horregatik, sari banaketa hau egin nahi dugu, gure hiriko kirol-komunitate osoari aintzatespena, babesa eta animoa emateko. Normaltasuna laster berreskuratuko ahal dugu, eta gure kirolarien arrakastekin berriro gozatu ahal izan dezagun, Olinpiar Jokoetan, adibidez”, adierazi du Borja Olazabalek.
Ekitaldian, gizonezko eta emakumezkoen kirolari onenaren eta klub onenaren sariak banatuko dira. Iaz bezala, laugarren sari bat ere izango da, Irundarron Saria, hainbat izen ezagunen arteko bozketa herrikoi batetik aterako dena. Udal webgunean jarritako gune batean, urtarrilaren 22tik 29ra bitartean Irun Txartela duten pertsonek botoa eman ahal izango dute, eta gehienez ere hiru proposamen egin ahalko dira.
Ordezkariak hau azpimarratu du: “Udaberriko geldialdia baino lehen albiste garrantzitsuak izan genituen eta geroago, kirol batzuk pixkanaka berriro hasi ziren martxa hartzen. Hori kontuan hartu dugu saridunak eta, noski, Irundarron Sarirako izendatuak aukeratzeko, baita efemerideren bat aukeratzeko ere, sari hauetan beti gogoratzea gustatzen zaigu eta”. Izan ere, iaz urteurren biribila betetzen zuten klubei sari bereziak eman zitzaizkien bezala (Kurpil Kirolak elkartearen 75 urteak eta Irungo Txirrindulari Elkartearen eta Txingudi Rugby klubaren 50 urteak), aurten duela 25 urte Europako Kopa irabazi zuen Bidasoa Kirol klubaren taldeari egingo zaio aintzatespena.
Hauek dira izendatutako kirolariak:
- Klara Olazabal: maila goreneko nazioarteko txapelketetan parte hartzeagatik.
- Teresa Errandonea: urrezko domina lortzeagatik pista estaliko Espainiako Txapelketan, Euskadiko errekorra eta Espainiako hirugarren marka onena egiteagatik 60 metro hesidunetan.
- Julen Aginagalde: Europako selekzio eskubaloiko txapelduna izateagatik.
- Leka Enea Mahai Tenisa: gizonezkoen Txapeldunen Ligako parte-hartzeagatik, Endika Perez Espainiako txapelduna izateagatik.
- Iñigo Camarero: hainbat arlotako dedikazioa emateagatik hiriko errugbiaren sustapenean.
- Bidasoa XXI, emakumezkoen waterpoloa: Kopako eta ligako txapelduna igotzeagatik. Lehen nazionalera igotzeko play off-agatik.
- Halterofilia Argitrans: 4 domina lortzeagatik Espainiako txapelketan.
- Bidasoa Kirol klubaren 94/95 taldea: Europako txapelketaren 25. Urteurrena betetzeagatik.Bidasoa XXI, igeriketa: gizonezkoen taldea maila gorenera igotzeagatik, non emakumezkoen taldearekin bat egingo duen.