Bueltan dira Musika Museoan zikloaren barneko kontzertuak

Irungo udaleko kultura arloak Musika Museoan jardunaldien barneko lehen hitzordua iragarri du.Lehen kontzertzua urtarrilarean 30an, ostegunean, izango da, doako sarrerarekin. Kontzertua arratsaldeko 19:30etan hasiko da eta Irungo Kontserbatorioko Goi Mailako Graduko ikasleen interpretazioa izango da.

Musika Museoan izeneko jardunaldiak Irungo Oiasso Erromatar Museoan musikaren inguruan antolatzen diren ekintza guztiak talde berean biltzeko asmoz sortu ziren, museoan antolatutako erakusketa eta programa iraunkorraren eskutik doazenak. Formatu txikiko kontzertu zikloa da Musika Museoan, estilo ezberdinetako emanaldiak biltzen dituena eta, orokorrean, Portu izeneko eta museoaren azken solairuan kokatutako aretoan egiten diren kontzertuak biltzen dituena.

Kontserbatorioko entzunaldiak

Hortaz gain, Irungo Musika kontserbatorioak aste honetarako bere instalakuntzetan aurreikusitako emanaldien programa argitaratu du:

– Urtarrilak 29, asteazkena: Arratsaldeko 18:30etatik aurrera gitarra entzunaldia.

– Urtarrilak 31, ostirala: Arratsaldeko 17:30etatik aurre errepertorioko ikasleen entzunaldia.

– Urtarrilak 31, ostirala: Arratsaldeko 19:30etatik aurrera Irungo Kontserbatorioko ikasle eta Donostiko kontserbatorioko ikasleen arteko elkartrukea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude