Euskaraldiak II. batzorde irekia egingo du ostegun honetan Irunen

Euskaraldiak hiriko ariketa sozialaren antolaketa lanekin jarraitzeko II. batzorde irekia antolatu du urriaren 22rako. Batzorde irekia izango da eta Irungo Palmera Montero gunko 2. aretoan egingo da arratsaldeko 18:00etan.

Irungo Euskaraldiaren prestakuntza lanetan parte hartu nahi duten horiei zuzendutako dago bileran parte hartzeko deialdia. Bilera irekia bada ere, COVID-19ari aurre egiteko segurtasun neurriak direla-eta, bileran parte hartu ahal izateko aurre izena ematea beharrezkoa izango da. Izen-ematea irun@euskaraldia.eus helbide elektronikora idatziz edo 647 97 58 85 telefono zenbakira deituta egin ahalko da.

Izen-ematea.

Hortaz gain, Euskaraldiaren antolakuntzatik gogoratu denez, ariketa sozialaren 2. edizioan Ahobizi edo Belarriprest gisa izena emateko epea zabalik dago. Gainera, 2018ko edizioan izena eman zuten parte hartzaile guztiei emaila bidaliko zaie berriro ariketan parte hartzeko gonbidapena luzatzeko. Badaezpada “spam” izeneko karpetan edo bestelako karpetetan begiratzea gomendatzen da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude