Nobedadeez beterik hasiera emango diote Irungo Haurtxokoek ikasturte berriari

Joan den urtean zerbitzuak izandako arrakasta dela medio, Gazteartean Gazteria arloak 195 plaza eskaintzen dituen udal zerbitzu hau arautzeko oinarri batzuk argitaratu ditu lehen aldiz. Oinarri horien bitartez plazen esleipena kontrolatuko da. Gainera, eskari kopuru handia ikusita, 4-8 urte arteko haurrentzako plaza kopurua handitzea lortu da ere.

Haurtxokoak 4 eta 11 urte arteko haurrentzat pentsatutako espazioak dira, non haurrek denbora libreko jarduerak burutzen dituzten. Hala nola, jarduera sortzaileak, parte-hartzaileak eta osasungarriak. Guztira, Irungo hiru auzoetan kokatutako hiru instalakuntza, zehazki, Lapitzen (Deskarga kalea), Katea (Araba kalea) eta Palmera Monterokoa (Loidi Bizkarrondo kalea) erabiltzen dira zerbitzu hau eskaintzeko.

Joan den urtean plaza guztiak bete zirela ikusita, Gazteria arloak prozesua indartzea erabaki du, oinarriak idatzi eta aukeraketa zozketa bidez egiteko. 2019/2020 ikasturtean eskainiko den Haurtxokoen zerbitzuan 2008 eta 2015 urteen artean jaio eta irunen erroldatuta dauden haurrek parte hartu ahalko dute. Zerbitzua 2019ko urriaren 1etik 2020ko ekainaren 20ra zabalik egongo da.

Haurrak bi adin tartetan banatuko dira, hau da, 4 eta 8 urte artekoak alde batetik, eta, bestetik, 9 eta 11 urte artekoak. Haurtxoko bakoitzak 3 txanda izango ditu: astelehen eta asteazkenetan 4-8 urte artekoak, astearte eta ostegunetan 4-8 urtekoak eta ostiraletan 9-11 urteko gazteak. Katea eta Lapitzeko haurtxokoek 25 plaza izango dituzte eta, Palemra Monteron kokatutako TxikiLab-ek, berriz, 15.

Izen-ematea irailaren 2tik 8ra egin ahalko da www.irun.org egoitza elektronikoaren bitartez, HAZ autozerbitzu terminalak erabiliz edo 010/ 943 50 51 52 telefono zenbakira deituz. Zozketa publikoa irailaren 17an egingo da eta onartuen zerrenda irailaren 20ean argitaratuko da udal webgunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude