Irungo Obretako Arloak adierazi du hasi direla Aranibar eta Gabiria industria pabilioiaren arteko autobus-geltokiko hobekuntza-lanak egiten eta, baita, Irunbus zerbitzua indartzeko beste lan batzuk egiten ere.
“Jarduera horren bidez Aranibar etxeetan eta industria pabilioian funtsezko zerbitzua ematen duen geltokiaren eta garraio publikoaren erabiltzaileen segurtasuna eta mugikortasuna hobetu nahi ditugu” adierazi du Obretako ordezkariak, Cristina Labordak.
Segurtasun-neurriei jarraituz, autobus-geltokiraino oinezkoen irisgarritasun bermatuko duen 20-30 metroko espaloi-zati bat egingo da. Espaloiak gaur egungo bazterbidearen zati bat hartuko du eta gainerakoa errepideari erantsita dagoen berdegunean egingo da. Horretarako, beharrezko indusketa eta betetze-lanak egin beharko dira, beharraren arabera, baina lur-mugimendu txikiak izango dira. Aurretik, bazterbidearen zati bat botako da, beti ere errepidearen lerro zuriaren atzeko aldetik.
Bestalde, Aranibar auzora sartzeko espaloian dagoen oinezkoentzako pasabidea ere aldatu egingo da. Goragune txiki baten bidez, autobus geltokira sartzeko espaloiaren zati berri horrekin lotuko da.
Obraren azken pauso moduan, autobus-geltokiaren seinaleztapen horizontala egingo da eta oinezkoentzako pasabidek berriro pintatuko dira. Gunearen seinaleztapen bertikala ere egingo da; lehendik dauden seinaleztapenak aldatu egingo dira eta, beharrezkoa izanez gero, seinaleztapen berriak jarriko dira. Eragindako berdegunea ere konponduko da eta beharrezko eskuaretze eta ereite-lanak egingo dira. Obrak egiteko aurrekontua 47.486,61 eurokoa da eta obrak egiteko esleipena duen enpresa Acuña S.A. da. Hilabete eta erdiko epea dute aipatutako lanak egiteko.