Luis Mari Elorz medikuak Hiriko Urrezko Domina jaso du

Luis Mari Elorz medikuak Hiriko Urrezko domina jaso du. Martxoaren 30ean antolatu zen domina emateko egintza instituzionala egin zen kapitulu gelan. Senide eta lagunen babesarekin, mediku irundarrak 30 urte baino gehiagotan zehar eginiko lana saritu zen. Irungo Udaletxeko Kapitulu Aretoa medikuaren senide, lagun eta udalbatzako kideekin bete zen sari banaketa ospatzeko

Irungo Hiritar Foroak aurkeztu zuen, hiriko 40 entitateen babesarekin, 2019 urteko urrezko dominarekin mediku irundarraren ibilbide profesionala saritzeko proposamena. Eskaeran, dominaren merezimendua nabarmentzen zen: “mediku ibilbide profesionalaren ibilbide luzean hiriari eta bertakoei emandako zerbitzuengatik eta, halaber, gizartean balio unibertsal zintzoenak lortzeko izan duen inplikazioarengatik eta egin duen ekarpenarengatik”. Proposamena aztertu ostean, Bozeramaileen Batzordeak erabakiarekin bat egin zuen. Azkenik, hiriaren urrezko dominaren esleipena urtarrilaren 25eko osoko bilkuran formalizatu zen.

Luis M. Elorz doktoreak hogeita hamar urtetik gora eman ditu hirian medikuntza-lanetan eta haren pazienteak izan direnek zalantzarik gabe nabarmentzen dute bere enpatia, entzuteko eta sufrimendua ulertzeko gaitasuna eta sufrimendu hori arintzeko adorea.Era berean, hiria hobetzeko pertsona honek bere bizitzan zehar izandako konpromisoa ere nabarmendu daiteke, Irungo Hiritar Foroko presidente izan den aldetik eta kausa humanitarioen alde ere egin duen lanagatik.

Gogoratu behar da Irungo Udalbatzak 2003ko urtarrilean Ohore eta Sarien Arautegia onetsi zuela Urrezko Domina ematea. Horren helburua da aitorpena eskaintzea beren lanarekin gizarteari bizikidetza-, tolerantzia-, eskuzabaltasun- edo konkordia-balioen ekarpena egin dioten pertsonei, Irunen jaioak izan ala ez, edo entitateei. Eta, aldi berean, aitorpen honen  bitartez, gizartean tolerantzia eta begirunea sustatu nahi dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude