Diziplina positiboa lantzeko tailerra antolatu du Gaztearteanek ostegun honetarako

 

Disziplina postitiboa lantzeko tailerra antolatu du Gaztearteanek ostegun honetarako. Maiatzaren 28an arratsaldeko 17:30etan diziplina positiboarekin lotutako tailerra egingo da. Zoom aplikazioa erabiliz egingo da tailerra, Camino Mateo adituaren eskutik. Irungo udaleko Gazteria arloak Haurtxokoen programaren bitartez ekintza berri bat antolatu du, aste hauetan zehar on-line eskaintzen ari diren edukien harira

Hitzaldian etxekoekin elkarbizitza errazteko gakoen inguruan hitz egingo da. Izan ere, zailtasun uneetan, emozioak kontrolatze, haserrealdiak kudeatze edo jarrera positiboak sustatzea zailagoa izan ohi da. Hortaz, hitzaldia haurrak dauzkaten familiei zuzenduta dago.

Tailerrak ordubeteko iraupena izango du eta izen-ematea maiatzaren 25 eta 27 aren artean egin ahalko da hautxokoak@irun.org helbide elektronikora idatziz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude