Irungo udaleko Kirol arloak jakinarazi duenez, maiatzaren 26ean San Marcial Txingudi Kirol-guneko instalazioak martxan jarriko dira berriro. Irekierarekin , ordea, tenis eta padel pistak erabili ahalko dira soilik, hau da, aire zabaleko 4 tenis pistak eta 3 padel pista estalietan. Instalazioak ohiko ordutegian erabili ahalko dira eta alarma-egoeraren bigarren fasearen ondorioz, honako neurri hauek hartuko dira:
- Ordutegia astelehenetik ostiralera 17:00etatik 21:00etara eta larunbat zein igandeetan 10:00etatik 14:00etara.
- Pistak aurretiazko hitzorduarekin erreserbatu beharko dira 943 627 266
- Ordainketa txartel bitartez egin beharko da.
- Banakako zein bikote jokoak onartuko dira.
- Aldagelak itxita egongo dira.
- Kirolari bakoitzak bere materiala ekarri beharko du; ez dira ez erraketa ez pilotarik utziko.