Bizinema Bang Bang-ek urteko hirugarren emanaldia antolatu du azaroaren 9rako Amaia Kultur Zentroan

Biznima Bang Bang ekimenak azaroaren 9an eskeiniko du aurtengo hirugarren emanaldia. “Los Goonies” eta “Tiburón” filmak izango dira aurtengo azken saioko protagonistak. Hortaz gain, giro ona eta bestelako sorpresak nagusituko dira bertsio originalean zinemako klasikoak erakusketeko apustua egiten duen jaialdian. Sarrerak 5,35 euroren truke salgai dadude jada ohiko tokietan.

Arazoaren 9an izango dute zinema klasikoaren zaletuek hurrengo hitzordua. Arratsaldeko 17:30etan Amaia Kultur Zentroko ateak irekiko dira proiekzioaren aurreko animazioarekin hasteko. Lehen pelikularen proiekzioa 18:00etan hasiko da eta, aurreko saioetan bezela, atsedenaldian pizza, edariak eta sopresak jasoko dituzteko ikusleek kolaboratzaileen laguntzari esker.

Formatu erakargarria
2017ko aurrekontu parte-hartzaileetan boto-kopuru altua bildu ostean martxan jarri zen Bizinema Bang Bang. Emanaldi horien helburu nausia 80 eta 90 hamarkadan estreinatutako pelikulak bertsio originalean pantaila handian berriro ikusteko aukera ematea da.

Ordutik saio ugari antolatu dira eta saio guztiez gozatzera hurbiltzen den zaletu taldea biltzea lortu du. 2019 urtean zehar antolatutako aurreko bi saioetan, batetik, “La Vida de Brian” eta “Terminator” eta, bestetik, “La princesa prometida” eta “Starship troopers” pelikulak proiektatu ziren.

Sarrerak salgai
Sarrerak 5,35 euroren truke salgai daude jada ohiko tokietan: Irungo Turismo Bulegoan, sarreren salmentarako udal webgunean ( www.irun.org/entradas) eta Amaia Kultur Zentroaren leihatiletan emanaldia hasi baino ordu bat lehenago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude