COVID-19ak orain arte Irungo Udalean eragindako gastu ezohikoa 6.200.000 eurokoa izan da

José Antonio Santano Irungo alkateak, martxoan lehen Alarma Egoera ezarri zenetik hirian pandemiaren inguruan hartutako neurriez eta aurrera eramandako ekintzen inguruan mintzatu da. Era berean, gaur goizeko lehen orduan Irungo Covid Komitea elkartu da atzo Euskadi mailan iragarritako neurriak aztertzeko.

Ohiz kanpoko gastuak

Lehen Alarma Egoera ezarri zenetik, Irungo Udalak 6.200.000 euro baino gehiago bideratu ditu pandemiak eragindako ohiz kanpoko gastuei aurre egin ahal izateko. Autonomo eta ETEei emandako diru-laguntzak (1.6000.000 euro), familiei arrazoi ezberdinengatik emandako diru-laguntzak (1.440.000 euro), garraio publikoa eta polikiroldegietako jardueraren eteteak eragindako gastuak (1.100.00 euro) edo Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (GLL) zabalpena (451.000) izan dira azken hilabeteetan zehar egindako ohiz kanpo gastuen zati handi bat. Hortaz gain, garbiketa zerbitzuak indartzea, osasun neurriak betetzeko materialen horniketa edo merkataritza eta ostalaritza erosketa-bonoen bitartez laguntzeko egindako apustua ez dira ahaztu behar. Alkateak azpimarratu duenez, “aurreikusitako planak eta onartu berri ziren aurrekontuak ahaztu behar izan ditugu, egun batetik bestera sortzen ziren beharrak era azkar eta sentikorrean erantzun ahal izateko”.

“Irungo udaletik egoera berri honen aurrean erantzunak eman eta lehenengo momentutik egoera okerrenean aurkitzen ziren pertsonei lagundu ahal izateko egokitu behar izan gara”, adierazi du Jóse Antonio Santanok. Irungo alkateak azaldu duenez, osasun krisialdiaren zabalpena ekiditeko neurriak hartzeaz gainera, Irungo Udalak aurreikusi gabeko gastuei aurre egin behar izan die. Horretarako, lehentasunak aldatu dira, normaltasun berrira egokitzen ziren irtenbideak bilatu eta sortu zitezkeen ezusteko arazoetara adi egon behar izan dira udaletik.

Pertsonengatik hurbil

Gizarte-zerbitzuen arloa pandemiari aurre egin ahal izateko azkarren egokitu zen udal arloa izan zen. Lehen Alarma Egoeraren ezarpenetik udalaren lehentasun izan da egoera okerrenean aurkitzen ziren horiei laguntza ematea. Lehen mailako arreta eskaintzea da egungo lehentasun nagusia, horregatik, datozen egunetan zehar hitzordu telematikoak aurrez aurreko hitzorduekin tartekatuko dira berriro. Familien arreta edo arrisku prebentzio programetan aurrez aurreko zerbitzua mantentzeko ahalegin berezia egin da, beti ere, momentuko osasun neurri guztiak errespetatuz.

Merkataritza eta ostalaritza

Alkateak adierazi duenez, merkataritza eta ostalaritza lehen Alarma Egoera ezarri zenetik eta hurrengo murriztapenen bitartez gehien kaltetu den sektoreetako bat izan dira. Horregatik, udaletik merkataritza eta ostalaritza laguntzeko, bertako kontsumoa bultzatzeko erosketa-bonoen kanpaina abiatzea adostu zen. Irun Aurrera programaren barnea,  bonuen bigarren edizioa martxan dago oraindik, baina baieztatu daiteke 300.000 euro baino gehiago jarri direla hiritarren esku haien erosketak egiteko. “Irundarrok argi eta garbi izan behar dugu Irunen gastatzen dugun dirua hirian gelditzen dela”, azpimarratu du José Antonio Santano hiriko alkateak. Erosketa bonuen bigarren kanpaina abenduaren 4ra arte luzatuko da eta egun jada bonuen %50a erabiliak izan direla azaldu du alkateak. Zentzu horretan, ostalaritzaren kasuan erosketa-bonuak erabili ahal izateko epea luzatuko dela aurreratu du alkateak, gaur hasiko den ostalaritzaren itxialdiak babes kanpainan eraginik izan ez dezan.

Gainera, hiriko merkataritzaren digitalizazioa lagundu eta online salmentak bultzatzeko erraztasunak eman dira. Bestetik, tasa ezabatu eta 3. motako establezimenduak 2. motakoak izateko beharrezkoak ziren moldaketak egin dira, gaueko aisiaren itxiera irauten duen bitartean haien negozioak zabaltzeko aukera izan dezaten. Era berean, ostalaritza establezimenduen terrazei eskainitako eremua zabaldu da posible izan den lekuetan eta orain arte horrelako instalakuntzak ez zeuzkaten establezimenduei terrazak ipintzeko erraztasunak eman zaizkie. Larunbatetako azoka azken murriztapen neurrietara egokitu behar izan da, azokaren edukiera murriztu eta distantziak errespetatzeko zirkuituetara itzuliz.

Hezkuntza

Hezkuntzari loturik, eskolako itzulera hasi baino lehen udalak hiriko ikastetxeei udal jabetzako espazioak eskaini zizkien edukiera arazoak zeuzkaten zentroei irtenbideak emateko. Gaur egun, aire zabaleko 30 parke, aire zabaleko eremu publikoak eta kirol instalakuntzak erabiltzen ari dira eskolak eman edo jolastoki funtzioa betetzeko. Hortaz gain, Hezkuntza sailari Toki Alai ikastetxearen eskaera luzatu zaio, abenduko hilabetearen hasieran ikastetxearen jolastokian ipini ahalko diren ikasgela osagarrien eskaera erantzun dadin. Horretarako, udaletik beharrezkoak diren instalakuntza elektrikoko eta oinarrizko lanak aurrera eramateko konpromisoa hartu da. Ikasturte hasieran Guraso Elkarteetako ordezkariekin bilera bat egin zen familien kezkak lehen eskutik ezagutzeko eta eskola adinean dagoen haur guztiek behin baino gehiagotan erabil daitezkeen bi maskara jaso zituzten ikasturtearen hasieran.

Kaleak eta Udaltzaingoa

Apirileko hilabetetik oinezko eta txirrindularientzat hirian espazio berriak eraikitzeko lan egin da, mugikortasuna hobetu, segurtasun distantziak mantendu eta aire zabalaz gozatzeko aukera emateko. Horrela, igandeetan autorik gabeko Colón pasealekuaren aldeko apustua egin da eta Letxunburro hiribidean oinezko eta txirrindularientzako espazio berriak sortu dira.

Udaltzainak indarrean dauden murriztapen eta segurtasun neurrien betekizuna bermatzeko lan etengabean daude, hau da, maskararen derrigorrezko erabilera edo zirkulazio askeko ordutegien betekizuna.

Kulturaren aldeko apustua

Kultura arlotik udal agendan aurreikusitako kultur ekitaldi guztiak mantendu eta egokitzeko apustua egin da, beti ere, unean uneko murriztapenak errespetatuz. Hortaz gain, kulturarekiko apustua indartzeko Kultura KM0 programa martxan jarri da, hiriko artistekin lankidetzan kultur ekitaldi edo ekimen txikiak antolatzeko. Programan parte hartzeko baldintzak artista irundarra izatea eta momentuko egoerara egokitzen den ekintza edo ekimen kulturala eskaintzeko aukera izatea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude