Irungo udalak Covid komitea sortu du etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko

José Antonio Santano Irungo alkateak azaldu duenez udalak Covid Komitea sortu du hiriak eta hiritarrek etorkizunean izan ditzaketen beharrak erantzuteko prest egoteko. Alkateak adierazi duenez, “garai konplikatua bizitza egokitu zaigu, guztia ezberdina eta zaila da, baina, etorkizunera begiratzea ezinbestekoa da, beharrezkoak diren neurri sanitarioak hartu eta aurrera jarraitzeko”.

Udazken honetara begira, Irungo alkatearen hitzetan, “irundarrak, haien beharrak eta kezkak izango dute lehentasuna, laguntzeko modua topatu eta Udalaren esku dagoen guztian kolaboratzeko modua aurkitzeko”. Horretarako, Irungo Udalean Covid Komitea sortu da, udalaren arlo guztietan komite arduradunak izendatu direlarik. “Horrela errazagoa izango da egoera ezohiko honekin zerikusia duen edozein nobedade azkarrago eta eraginkorragoan kudeatzea”, gaineratu du José Antonio Santanok.

Pertsonak lehentasuna

Alkateak gogoratu du martxo erdialdean alarma egoera ezarri zenetik Udalaren lehentasuna hiriko biztanleak laguntzea izan dela, bereziki behar gehien zuten horiek babesteko. Irungo Udaletik martxan jarritako ekimenen artean, hiriko familiei zuzeneko laguntzak jaso dituzte, bakarrik bizi diren edo beste adineko pertsonen konpainian bizi diren adineko pertsonekin telefono bidez kontaktatu da haien beharrei erantzun ahal izateko, Irun Aurrera dinamizazio plana sortu da laguntza ekonomikoak era azkarrean eskaintzeko, kontziliaziorako laguntzak eskaini dira, …

Aste honetan, bereziki, Hezkuntzaren arloari arreta berezia eskaintzen ari direla azaldu du José Antonio Santanok. Hiriko haurren artean 16.000 maskara baina gehiago banatu dira, bi eskolako adinean dauden haur bakoitzeko. Hortaz gain, eskoletako arduradunekin bildu, ikastetxeetako garbiketa zerbitzuak indartu dira, ikastetxeei udal espazioak eskaini zaizkie eta asteazkenean  eskoletako guraso elkarteekin bildu ziren lehen eskutik familien iritziak jasotzeko.

Egunez egun

José Antonio Santanok etorkizunera begiratzea ezinbestekoa dela azaldu du. Horregatik, urte hasieran onartu zen organigrama momentuz bertan behera gelditu dela azaldu du, aldaketak egiteko garai hobeak etorriko direlakoan. Irungo alkateak adierazi duenez, “barne berrantolaketa egitea iraultza handia eragin dezakeelakoan, gauzak bere horretan utzi eta kanpora begirako gauzak berrantolatzea garrantzitsuagoa iruditzen zaigu”.

Udal zuzendaritzako komitea iraileko hilabetean bildu da etorkizunera begira planteatzen diren erronkak zeintzuk diren aztertzeko. Erronka nagusietako bat, erronka ekonomikoa da eta alkateak onartu duenez desafio nagusienetako bat izango da. “Xehetasun gutxi dauzkagu eta berriak egun batetik bestera aldatzen dira, baina, aurten diru-sarrera gutxiago eta aurreikusi gabeko gastu gehiago izango ditugula argi eta garbi dugu. Horregatik, udal aurrekontuak egokitzeko lanean gabiltza, zenbait proiektuei lehentasuna eman, errealistak izan eta gastuak benetan beharrezkoak diren gauzetara egokitzeko”, azaldu du Irungo alkateak.

José Antonio Santanok azpimarratu duenez, premiazko gaiak lantzeaz gainera, garrantzitsuak diren beste arloetan aurrera jarraitzea ezinbestekoa da ere. Irun Aurrera planaren bitartez dokumentu estrategiko baten eraketarako lan egiten ari da, Irungo Udalak Europako funtsak eskuratzeko helburuarekin aurkeztuko lituzkeen proiektuak sortzeko. “Hiriak ekonomiaren motor txikiak gara, ekintzak aktibatu behar ditugu, dinamismoa sortu eta Europatik zein gobernu zentraletik iristen den dirua horretarako erabili behar da. Horretarako, prest egotea, aurrerapenarekin pentsatzea eta proiektu zehatzak aurkezte beharrezkoa da”, gaineratu du Irungo alkateak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude