Hiriko bidegorri sarea osatzeko lanak hasi dira Puianan

Obretako arduradunak, Cristina Labordak, eta Mugikortasuneko arduradunak, Borja Olazabalek, adierazi dute gaur hasiko direla Puianan bizikleta-errei berria egiteko lanak. Hirian egingo dituzten bizikleta bidezko mugikortasunaren pauso bat gehiago da bidegorriaren zati hau eta Letxunborro hiribidea eta Eskualdeko Ospitalea lotzeko bidegorrien sarea handituko du.

Cristina Labordak adierazi du jarduera hau “partaidetzazko aurrekontuen emaitza da, eta Puianako inguru honetarako datozen hilabeteetan diru-zorroan ditugun obra garrantzitsuenetako bat da; izan ere, Arístegui Enbajadorea plazako argiztapenean ere hobekuntzak egiten ari gara. Dena ondo badoa, bidegorri berria udazkenerako amaituta egongo litzateke”.

Bidegorri berriak 340 metroko luzera du eta Puianako bidegurutzea (orain arte Letxunborro hiribidean amaitzen da bizikleta-erreia) Eskualdeko Ospitalearekin lotuko du, autobus-geltokiaren ondoan. Lehen zatian, biribilgunetik aterata, bidegorria espaloiaren gainetik joango da, baina oinezkoengandik aparte. Bigarren zatia bereizita dago, eta egungo berdegunearen zati bat hartzen du, ospitalera iritsi arte (200 m luze gutxi gorabehera). Berdegunetik doan bigarren zati horrek argi berriak ere izango ditu, 4 metroko altuera duten zutabeen eta Led sistema duten argien bidez. Jardueraren lehen zatian, argiteria berritzen ari dira, Aristegui Enbajadorea plazako argiteria hobetzeko lanak direla eta.

Bidegorriaren integrazioa hainbat jarduerarekin osatuko da, hala nola oinezkoen pasabideak oinezko eta bizikletek batera gurutzatzeko egokitzea, pasabide garai bat egitea hustubide berriak aldatu edo exekutatuz, hiri-altzariak birkokatzea eta bidegorriaren zati guztiak seinaleztatzea. Obrak 105.455,72 euroko aurrekontua du eta lanak egiteko epea hiru hilabetekoa da. Obrak egingo dituen enpresa Construcciones Otegui-Gaztañaga da.

Bizikletaren mugikortasun handiagoa
Borja Olazabal ordezkariak, berriz, jarduera hau “urteetan zehar sustatzen ari garen bizikletaren mugikortasunaren apustuaren adibidea da. Bidegorri hau Letxunborro hiribideko eta Aldabe Mendia kaleko bizikletentzako erreiei gehitzen zaie, hiria erabat bizikletaz inguratzeko aukera emango duen “eraztunean” oinarrizkoa dena. Puianako bidegorriak eraztuna Ospitalearekin elkartzea erraztuko du, Irungo udalerriaren mugara iritsi arte”.

Olazabalek adierazi du, azken jarduerekin hiriak arlo honetan jauzi handia emateko aukera izan duela. Azken bi urteotan Irungo bidegorrien sarea handitzeko 650.000 euroko inbertsioa egin da. Lan horietan sartzen dira, azkenaldian egokitutako zatiak: Letxunborro 2018an, Aldabe Mendia kalean 2019an eta Puianako zatia 2020an eta aurten berritutako Punttakekoa ere bati. Luzerari dagokionez, hiri guztian bizikletaerreien 13 kilometro ditugu eta bizikleta eta autoen arteko elkarbizitza sustatzeko Irun 30 ekimenarekin osatzen da.

Etorkizunari begira, Borja Olazabalek gogorazi nahi izan du Alarde eremuan eraikitzen ari den urbanizazio berrirako bizikleten errei berria egiteko dagoela. Gainera, adierazi du aztertzen ari direla Letxunborroko bidegorria hiribidetik luzatzeko aukera. Hau da, Puianako biribilgunetik Ibis hotelera doan zatia da. Konfinamendu garaian oinezko eta bizikletentzat egokitu zen eremua, euren arteko distantzia bermatzeko. Eremu hau oso erabilia izan da eta ordenazio honekin jarraitu ahal izateko neurriak egokitzeko aukera ez da baztertzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude