terako aurrekontu parte-hartzaileek proiektu irabazleak dauzkate jada. Guztira, gazte eta prozesu orokorraren artean, 19 proiektu onartu dira deialdira aurkeztutako 39 proposamenen artean. Aurreko edizioetan bezala, irundarrek haien iritzia eman ahal izateko tartea izan dute prozesuaren hasieratik amaierara eta bozketa prozesuan mila pertsona inguruk parte hartu dutela kalkulatzen da.
Hautaketa prozesuaren azken fasea urriaren 15eko gauerdian amaitu zen, honela, 2020 urterako aurreikusitako aurrekontua zein proiektu gauzatzeko bideratuko zen erabaki zelarik. Aurreko urteetako eredua jarraituz, prozesua bi ataletan banatu da: atal orokorra eta gazteentzako atala. Atal orokorraren 7 proiektu hautatu dira azken bozketan 20 proposamen finalisten artean, jasotako boto kopuruaz gainera, aurreikusitako aurrekontura egokitzen direnak.
1,3 milioi eurotako aurrekontua bideratu da 2020 urterako proiektuen hautaketarako. Hautatutako proposamenen baturak 1.297.000 eurotakoa da, beraz, aurretik ezarritako zenbatekoa gainditzen zuten proposamenak ez dira aukeratu. Horren ordez, soberan gelditzen ziren 3.000 euroak gazte aurrekontuen proiektuak osatzeko erbaili dia, parte-hartze saioan adostutako metodologia jarraituz.
Guztira 950 pertsonek parte hartu dute prozesu orokorrean bozketan. Irun txartelaren sistema martxan jarri zenetik prozesu honetan lorturiko bigarren daturik onena izan da aurtengoa, izan ere, 2018 urtean 1.419 pertsonek partu hartu zuten eta. Botoemaileen profilari dagokionez, parte hartzaileen erdia 30 eta 50 urte arteko pertsonak dira. Gainera, emakumeek bozketarekiko inplikazio handiago erkautsi dute, hain zuzen ere, emakumezkoen parte hartzea %56koa izan baita, aurreko urteetako joera mantenduz.
Hobetzeko asmoa
Udalaren barneko Informazioaren Gizartea eta Harremanen Parte-Hartze arloak hiritar zein hiriko elkarteei eskerrak eman dizkie aurrekontu parte-hartzaieen inguruan antolatutako prozesu honen barneko fase ezberdinetan izan duten parte-hartze eta jarrera aktiboarengatik. Hortaz gain, hurrengo asteetan zehar prozesuaren parte-hartzearekin loturiko datu zehatzagoak bilduko dira, beraz, datuak aztertu eta hurrengo edizioetarako hobetzeko dauden gauzak identifikatzea espero da.
Fase orokorra:
Fase orokorra:
1) Hiriko bidegorri sarea osatzeko bidegorri zatiak eraikitzea (170.000€ ): 444 boto
2) Egungo eskaintza kulturala handitzea (musika, antzerkiak, ikuskizunak, etab.) hiritar guztientzat (150.000 €): 383 boto
3) Espaloien zintarriak beheratzea oinezkoen pasabideetan (50.000 €): 341 boto
4) Oinaurreko garapen urbanistikorako planean aurreikusitako kirol eremuaren proiektuaren erredakzioa eta gauzatzea (500.000 €): 285 boto
5) Txakurren gorotzak kontrolatu eta zigortzeko kanpaina (109.000 €): 277 boto
6) Agiteria publikoa Led bonbilekin ordezkatzeko proiektua (300.000€): 275 boto
7) Juncal Taldean (Lapitze auzoan) haurrentzako ekoparkea eraikitzeko proiektuaren erredakzioa (18.000 €): 235 boto
Gazteentzako aurrekontua:
1) Irungo gazteen elkarte edo gazteentzako lan egiten duten elkarteen ekipamendua hobetzeko diru-laguntzak (20.000 €): 21 boto
2) Asteburuetan bestelako aisialdi ekintzak antolatzea (30.000€) 15 boto
3) Zeinu-hizkuntza ikasteko tailerrak (3.000€): 14 boto
4) Gazte elkarteentzako diru-laguntzen kopuruak handitzea (20.000€ )13 boto
5) Gazteentzako sexu aholkularitza zerbitzua (18.000€):
12 boto
6) Lana bilatzen duten gazteentzako formakuntza (6.000€): 11 boto
7) CBA liburutegiaren ordutegia zabaltzea (16.941€):
11 boto
8) Aisialdiko monitore eta zuzendari ikastaroa (30.000€):
7 boto
9) Asteburuetan multi-abentura ekintzak antolatzea (15.000€):5 boto
10) Agenda 21: Hiriko dendetan poltsa berrerabilgarrien erabilera sustatzea (20.000 €):5 boto
11) Arte jaialdia eta hiri adierazpenak: grafikak, hip-hop, parkour, skyline, … (15.000€): 5 boto
12) Sari ekonomikoa izango duen film-laburren edo sketch-en lehiaketa antolatzea parte hartzea sustatzeko (8.000€):
5 boto