Santiagoko Deabruak elkarteko antzezleek dardarka jarriko dituzte Ficobako bisitariak

Argazkia: Dark Red Team

Santiagoko Deabruak elkarteko kideek Beldur Pasabidea antolatu dute azaroaren 2rako. Ibilbide belgurgarrienaren 16. edizioa izango da aurtengoa eta Ficoba erakustazokako lehen pabilioia dekoratu beldurgarrienarekin apainduko dute, beste urte batez izuaren hitzordua erakustazokara hurbiltzen diren bisitarientzat oharkabean pasa ez dadin. Sarrerak 3 euroren truke Amaia Kultur Zentroan salgai egongo dira urriaren 29, 30 eta 31ean arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara. Hortaz gain, sarrerak soberan egonez gero, saldu gabe gelditzen diren sarrerak Ficoban salgai jarriko dira emanaldiaren egunean 17:45etatik aurrera.

Azaroaren 2ko arratsaldeko 18:00etatik gaueko 21:30etara Ficobako instalakuntzek itsurarik beldurgarriena hartuko dute, izan ere, Santiagoko Deabruak elkarteko kideek Beldur Pasabidea antolatu dute eta. Azken urteetan egin bezala, izuaren ibilbideari zentzua emateko monografiko bat egitea erabaki dute aurten ere eta hautatutako gaia prisondegi psikiatrikoa izan da. Jose Mari Clemente Santiagoko Deabruak elkarteko presidenteak azaldu duenez, Beldur Pasabideko gaia elkarteko kideekin egiten diren bileren bitartez hautatzen da. “Taldekideek gai proposamen ezberdinak egiten dituzte eta guztien artean bideragarriena iruditzen zaigun gaia hautatzen dugu”, gaineratu du elkarteko presidenteak.

Bisitariak prisondegi psikiatrikoan murgiltzeko 32 aktorek haien antzezle gaitasun onenak erakutsiko dituzte. Aktoreak ibilbidea osatuko duten gune ezberdinetan zehar sakabanaturik egongo dira. Jose Mari Clementek adierazi duenez, “Beldur Pasabidea prestatzeko ez dugu entsegurik egiten”. Bileren bitartez prestatzen ikuskizuna, ardatz izango den gaia erabaki ostean, aktoreak gune ezberdinetan sakabanatu eta espazio bakoitzeko aktoreak arduratzen dira estantzia apaindu eta mozorroak lortzeaz. Aktoreez gain, makilatzaile, muntaketa arduradun eta bestelako kolaboratzaile askoren laguntza ezinbestekoa da urte batetik bestera ikuskizuna errepikatu ahal izateko eta, horregatik, elkartetik antzezlanean laguntzen duten pertsona eta elkarte guztien kolaborazioa eskertzen dute Santiagoko Deabruak elkartetik.

“Beldurra emateaz gainera, gure asmo nagusia jendeak disfrutatzea da”

Jose Mari Clemente, Santiagoko Deabruak elkarteko presidentea

Argazkia; Dark Red Team

Beldur Pasabidearen edizio bakoitzean 1.500 eta 2.000 pertsona ausartzen dira izuaren ibilbidearen ateak zeharkatzera. Elkarteko presidenteak azaldu du urte batetik bestera bisitari kopurua aldatu ohi dela, nahiz eta urtero emanaldia data berdinen inguruan antolatu. Jose Mari Clementeren hitzetan, “beldurra emateaz gainera, gure asmo nagusia jendeak disfrutatzea da”. Horrela, aurreko hilabeteetako bilera egunetan eta muntaketa egunera zehar egindako lan gogorra saritzeko aukera dute elkarteko kideek, izu eta dibertsioz beteriko arratsalde baten bitartez.

Zentzu horretan, elkartetik ez dute inolako mugarik ipintzen pasabidera sartzeko gutxieneko adinari dagokionez, presidenteak azldu duenez adin berdina izan arren, ume bakoitzak izua modu desberdinean kudeatzen du. Hala ere, emanaldian zehar ematen diren sustoek bihotzeko gaixotasunak dauzkaten edo aurdun dauden emakumeetan izan ditzaketen ondorioak ohartarazten dituzten kartelak ipintzen dituzte ibilbidearen sarreran

Ficoban egitearen abantailak
Jose Mari Clementek adierazi duenez, “Ficobako instalakuntzek kanpoaldeko eguraldiak ematen ez digun segurtasuna eskaintzen digute”. Izan ere, lehen urteetan zehar Beldu Pasabidea Dunboako bidegorriaren inguruan antolatzen zen eta zenbait urtetan emanaldia eta egindako lan guztia bertan behera gelditu zen egueraldi txarraren ondorioz. Ficoban, antzezlanaren garapen egokia zihurtatzeaz gainera, bisitarien sentsazioa klaustrofobikoagoa da, izua zabalpena lagunduz.

“Ficobako instalakuntzek kanpoaldeko eguraldiak

ematen ez digun segurtasuna eskaintzen digute”

Jose Mari Clemente, Santiagoko Deabruak elkarteko presidentea

Kide berrientzako aukera
2019 urteko Beldur Pasabidea aurrera eramateko xehetasun guztiak loturik daude, baina, datozen urteko emanaldian parte hartzeko interesa dutenentzak ateak zabalik dauzkate elkartean. Jose Mari Clemente Santiagoko Deabruak elkarteko presidenteak adierazi duenez, data iritsi baino bi hilabete lehenago hasten dira Beldur Pasabidea antolatzen. Hortaz, norbaitek antzelanera batzeko asmorik izango balu, iraileko hilabetearen inguruan elkarteko arduradunekin harremanetan jarri beharko litzateke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude