12:30etatik aurrera Mendibil parkean, ‘Tximimusika’ formatuan, “La fantástica banda” taldeak kontzertua eskainiko du musika eta poesia uztartuz
Girabira programak denboraldiko laugarren eta azken jardunaldia burutuko du igandean, urriak 4, Mendibil parkean. ‘Txikis del Bidasoa’ eta ‘Ezmugak’ taldeekin batera Irungo Udalak bultzatuta, saioa 12:30ean hasiko da, txikienei eskainitako ‘Txikimusika’ programazioarekin batera.
Beste edizio batzuetan ez bezala, non Girabira parke oso batean garatzen den, 2020rako formatuaren berezitasuna da ekitaldia hesiz mugatutako eremu batean egiten dela, jendearen sarrera eta irteera bereizita, parte-hartzaileen kopurua kontrolatuta, gel hidroalkoholikoaz, segurtasun-distantziak kontrolatuta, maskara nahitaez erabiltita eta publikoarentzat aurrez esleitutako eserlekuak prestatuta. Jarduera horiek zuzendu ohi dituzten langileen errefortzu batek neurri horiek betetzen dituzten jarduerak aurrera eramateko lan egiten du. Neurri horiek, kasu hauetan, COVID-19ak eragindako osasun-egoeraren ondorioz ezarri dira. Era berean, programaren diseinu berriarekin, ez da tailerrik programatzen eta piknika eta hamakak desagertu egiten dira.
Txikimusika honen kartelean “la Fantástica Banda” taldearen emanaldia agertzen da, Gloria Fuertesi buruzko bere proiektuarekin, Girabiraren 2020ko edizioan musika eta poesia artean amaitzeko. “Gloria Fuertes por LFB” kontzertu-errezitaldi bat izango da, egile handi honen abesti eta poemak berrinterpretatuko dituena, bere lanarekin bere bizitzaren eta grinen mapa emozionala ehunduz. Kontzertua egituratzen duten 12 abestiak ekologiari, jokoei eta bizitzari, emozioei, animaliei eta zomorroei buruzkoak dira.
Gloria Fuertes (1917-1998) XX. mendeko espainiar poesiaren erreferentea da. Ideia bat partekatzen du La Fantástica bandaren proiektuarekin: naturarekiko errespetua, bakezaletasuna, sentimenduak eta jokoekiko maitasuna. Horregatik, La Fantástica bandak bere jenioa eta irudia aldarrikatzea erabaki zuen, bere 12 poema musikatuz eta abesti polit bihurtuz. Helburua txikienei espainiar literaturako figura honen ideia ezagutaraztea eta bere lana omentzea da.