Hainbat hautesleku lekuz aldatu dira normaltasun berriak eskatzen dituen segurtasun-neurrietara egokitzeko

Uztailaren 12ko hauteskunde autonomikoei begira, Irungo Udalak, Hirigintza Arloko geolokalizazio zerbitzuaren bidez, hauteslekuak hiriko planoan kontsultatzeko aplikazioa prestatu du. Oso ekimen erabilgarria da. Aplikazioaren bidez zein ekipamendu publikotan jarduera berreskuratzen ari den edo zer eskaintzen duten jakin daiteke eta ostalaritza-establezimenduak non dauden jakiteko erabiltzen denaren
antzekoa da.

Oraingo honetan, Covid-19 pandemiaren ondorioz ezarritako segurtasunneurrietan oinarrituta hauteslekuen banaketan aurreikusten diren aldaketek eragin dute aplikazioa. Neurri horietako bat pertsonen arteko distantzia da; hori dela eta, hauteskunde-egunerako, ikastetxe batzuk ez dira erabiliko, edo, espazio erabilgarri gehiago dutenekin ordezkatuko dira, edo mahai gutxiago jarriko dituzte, eta botoemaileak beste leku batzuek bideratuko dituzte. Aldaketa horien ondorioz, irundar batzuk leku berrietara joan beharko dute botoa ematera. Errolda-txartela etxera iritsiko bada ere, Irungo Udalak aplikazio hau prestatu du. Aplikazioan, Udalaren webgunearen bidez, interesdunaren helbidea sartuta,
dagokion hauteslekua ezagutu ahal izango du, eta hiriko plano batean kokatuko du lekua, kontsulta errazteko asmoz.

Aldaketak
Uztailaren 12an funtzionatzeari utziko dioten hauteslekuak hauek izango dira: eliza kaleko udal-bulegoak (Irun 2020), HAZ (San Martzial kalea), Ametsa Abesbatza (Istillaga plaza), Deskarga kaleko 17. zenbakiko udal-lokala eta Artia-Azken Portuko bizilagunen elkartea.
Hautesleku berriak, aurrekoen ordezkoak, edo lekua gutxitu duten beste hauteslekuetako jendea hartuko dutenak honakoak izango dira:

-CBAk HAZ ordezkatuko du.

-Uranzu Pilotalekuak Irun 2020 eta Ametsa Abesbatzaren lokalak ordezkatuko ditu.

-Azken Portu kiroldegiak Artia-Azken Portu Auzo Elkartea ordezkatuko du.

– Uztarri-Ona Auzo-elkarteak, Urdanibia auzoan (Eihera plaza), Ananako Lekuona Misiolaria z/g kaleko ikastola zaharra ordezkatuko du

-Anaka-Puianako Auzo-elkarteak (Aristegi Enbaxadorearen plaza) Anakako Lekuona Misolaria z/g kaleko ikastola zaharra ordezkatuko du.

-Oiasso Museoak (Eskoleta kalea) Luis Mariano egoitza sozialeko hauteskundemahaiak ordezkatuko ditu.

-Amaia KZ (Pio XII kalean) Luis Maria egoitza sozialeko hauteskunde-mahaiak ordezkatuko ditu.

-Lesaka kaleko Erromesen Aterpetxeak Lesaka 2ko “El Rancho” ezizena duenikastetxeko hauteskunde-mahaiak ordezkatuko ditu.

-Lapitze auzo-elkarteak (Euskal Herria hiribidea 25) Deskarga 17 kaleko lokala ordezkatuko du. Aipagarria da auzo-elkarte honetan erabiliko den espazioa bikoitza izango dela, lehendik ere bazuelako hauteskunde-mahaietarako erabiltzen zen gela bat, aurten ere erabiliko dena.

Gerta daiteke hauteslekuren batean mahai-kopurua handitzea. Horixe gertatuko da, hain zuzen ere, Palmera Montero espazioan. Toki Alai HLHIko hainbat hauteskundemahai bertara aldatuko dira. Irunen, guztira, 25 hautesleku eta 75 hauteskundemahai egongo dira uztailaren 12an.

Segurtasun neurriak
Hauteskunde autonomiko hauetarako, agindu bat argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian uztailaren 2an, osasun-gidalerro batzuk ezartzen dituena.

Besteak beste, honako neurri hauek nabarmentzen dira:
1) Komenigarria da hautesleak, etxetik irten aurretik, bere lokala, atala eta mahaia zentsu-txartelean kontsultatzea (informazio hori udalaren webgunean edo 943 505260 ó 943 505256 telefonora deituta ere eskura dezake) eta dokumentazioa
prestatzea.
2) Nahitaez erabiliko da maskara.
3) Hauteskunde-lokalaren barruan eta kanpoan, ezarritako segurtasun-distantzia errespetatu beharko da, eta kontaktua minimizatu. Era berean, ez da luzatuko lokalaren barruan edo bere inguruan egiten den egonaldia, bozketa-ekitalditik harago, eta saiatu behar da korrorik edo pilaketarik ez sortzen ikastetxearen irteeran edo inguruan.

4) Hauteslekuen sarreran gel hidroalkoholikoak edo desinfektatzaileak egongo dira, eta hautesleek lokalaren sarreran nahiz irteeran erabiliko dituzte. Irteeran zaborpoltsak dituzten edukiontziak aurkituko dituzte, eskularruak, erabilitako paperezko maskara edo zapiak edo erabili eta botatzeko beste material batzuk uzteko.

Hautesleek osasun-agintariek ezarritako jarraibideak edo gomendioak bete beharko dituzte uneoro, ikastetxeetan adierazitakoak, batez ere higiene-neurriei, distantzia pertsonalari eta maskaren erabilerari dagokienez. Aforoa kontrolatuko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude