Pilar Soberonen erakusketarekin zabaldu da 2019ko Menchu Gal aretoko denboraldia

Pilar Soberón “Hodei puztua. Jardín Vertical” erakusketa bisitatu daiteke jada Urdanibia plazako Menchu Gal erakusketa aretoan. Maiatzaren 12ra arte izango da erakusketa bisitatzeko aukera, Aretoaren ateak ostiral eta larunbatetan 18:00etatik 21:00etara eta igande eta jaiegunetan 11:30etatik 13:30etara zabalduko dira bisitarien bisitak jasotzeko eta erakusketa bisitatzeko sarrera libreza izango da.

Artista gipuzkoarraren argazki mosaikoak, marrazkiak eta erakusketa honetarako bereziki sortuak izan diren piezak ikusi ahalko dituzte aretora hurbiltzen diren bisitariek. Obren sorrerarako, lore-hostoak bildu, urmaelen argazkiak atera eta mineral ezberdinak bildu ditu artistak. Guztira, 10 piezek osatzen dute erakusketa. Soberon Land-Art mugimenduaren korrontea jarraitzen duen emakume bakarretako bat da. Hau da, bere lana naturarekiko kontaktu pertsonalean oinarritzen da.

Gainera, 2019 urtean zehar aretoak Menchu Gal artista irundarraren jaiotzaren 100. urteurrena ospatuko du. Aretoak 8 urte daramatza zabalik eta, urte horietan zehar, emakumeek artearen munduan duten papera errebindikatzeko ahalegin berezia egin da, bertako artisten sorkuntza-lanak erakusteaz gain.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude