Martxoan zabalduko da 2019ko Solas Jolas programan parte hartzeko izen-ematea

Martxoaren 4tik 15era 2019ko Solas Jolas programan parte hartzeko aurre-izenematea egiteko epea zabalduko da. Aurreko urteetan bezala, bi txanda antolatuko dira: lehena uztailaren 2tik 30era eta, bigarrena abuztuaren 5etik 30era. Ordutegia, berriz, goizeko 9:00etatik 13:00etara bitartekoa izango da.

Irungo Udaleko Euskara Arloak martxan jartzen duen Solas Jolas programaren helburu nagusia haurren artean euskararen erabilera sustatzea eta hizkuntzarekin haurren jarrera hobetzea da. “Ekimen honi esker, haurrek euskara modu naturalean eta entretenigarrian praktikatzeko aukera dute”, azaldu du, Monica Martinez euskara ordezkariak.

Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko haurrek eta Lehen Hezkuntzako lehenengo eta laugarren maila bitarteko ikasleek parte hartu ahalko dute 2019 Solas Jolas programan. Horietaz gain, dibertsitate funtzionala duten bosgarren edo seigarren mailako 12 urte arteko ikasleen parte hartzea onartuko da ere. Gainera, joan den urteko prezioak mantenduko dira eta DBE (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) kobratzen duten familiek % 75eko deskontua izango dute.
Izen-ematea www.irun.org webgunean, HAZeko autozerbitzu terminalean edo 010/943505152 telefonoaren bitartez egin ahalko da. Zozketarako onartuen behin-behineko zerrenda apirilaren 1ean argitaratuko da. Gainera, aurre-izenematea egiterako orduan familiek errepeskan parte hartu nahi den adierazi beharko da.

Apirilaren 15ean, berriz, plazak zozketatuko dira eta zozketaren emaitzak egun horretan bertan argitaratuko dira eguerdiko 15:00etatik aurrera. Behin-betiko izen-ematea egin ahal izateko Irun Txartela edukitzea ezinbestekoa izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude