Osakidetzak hiritarren lankidetza eskatu du abuztuaren 24tik 28ra Gaztelumendi tabernatik igaro diren pertsonek PCR proba egin dezaten

Osasun sailak eta Osakidetzak, Zaintza plana aplikatuz, hiritarren lankidetza eskatu du honako egoeran egon diren pertsonek PCR proba egiteko hitzordua eskatu dezaten: Abuztuaren 24tik 28ra Irungo Gaztelumendi tabernatik igaro diren pertsonak.

PCR proba egiteko hitzordua honako telefono zenbaki hauetan eskatu ahalko da:

  • Irun erdialdeko osasun-zentroa, 943 006 700 telefonoan
  • Dunboako osasun-zentroa, 943 006 789 telefonoan
  • Hondarribiko osasun-zentroa, 943 007 640 telefonoan

Gaur egingo dira lehen probak arratsaldeko 15:00etatik aurrera eta arratsaldeko 20:30ak arte Ficobako azoka-esparruan dauden instalakuntzetan. Biharko probak, berriz, probak goizeko 8:30etatik arratsaldeko 20:30etara egingo dira. Proben emaitzak SMS bidez igorriko dira.

Era berean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei ezagunak diren prebentzio-neurriak gogorarazten dizkiete. Hortaz gain COVIDarekin bateragarriak diren sintomak izanez gero (hala nola sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasunak edo usaimena galtzea), beren etxeetan bakartu daitezela eta beren osasun-zentrora deitu dezatela eskatzen diete.

Era berean, sintomarik ez badute baina PCR probaren emaitzen zain badaude, etxean bakartuta egon beharko dira pertsona horiek. Halaber, lasaitasuna helarazi nahi dute, eta horrelako neurriak prebentziokoak baino ez direla azpimarratzen dute. Izan ere, neurri horien helburua balizko transmisio bat lehenbailehen detektatzea eta kutsatze gehiago saihestea delako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude