Zer gertatu zen Irunen orain dela 100 urte?

 

G29163: Amuteko zelaia XX. mendearen hasieran jokatutako partidu batean.

1920. urteko aldizkaririk topatu ezean, 1918. urteko aldizkariak aukera aproposa izan daitezke duela mende bat Irunen albiste ziren gertaerak errepasatzeko. Horrela, 1918ko irailaren 8an argitaratutako “El Bidasoa” aldizkariaren lehen artikuluan idazle anonimo batek eta “Do Mayor”-ek “R.Y” ezizenez sinatzen duen kolaboratzaileak aurreko zenbakian argitaratutako iritzi-artikuluari erantzuten diote. Izan ere, Alardeak musika lehiaketekin ordezkatzeko proposamenaren zentzugabetasuna erakutsi eta Alardeek eskualdeko gizarteari egiten dioten ekarpena goresten dute haien erantzun gutunetan. Mañuel kolaboratzaile ohikoak “Cosas que se pasan en Irun” zozketa batekin lotutako istorio dibertigarria kontatzen du. Antoniusek, berriz, Irunen Ateneo bat eraikitzeko proiektuaren xehetasunak eta oztopoak azaltzen ditu hurrengo idatzian. Lehen orrialdearen amaieran Txori Txikik “¡Nun yago!” olerkia publikatzen du.

G53102: Bilboko musika lehiaketan parte hartu zuen “Paz y Labor” musika taldea Aquilino jauregiaren aurrean (1905).

Bigarren orrialdearen hasieran, “R.Y”-K idatzi zabal baten bitartez musika lehiaketen garrantzia defendatzen du. Kirol kronikan Real Union taldeak Amuten jokatutako azken partidua da atal honetako gai nagusia, Donostian Sartakok antolatutako atletismo lehiaketa eta Hondarribian jokatutako teniseko Kasino Kopa ere aipatzen direlarik. Ostean, “El Porvenir” tokiko aldizkariaren itxieraren berri ematen da. Satarkak “Neskatil samurra” izeneko olerkia publikatzen du euskaraz. Hortaz gain, Hondarribian Ama Birjinaren omenez antolatutako ekitaldiak aipatzen dira. Jarraian, Bellas Artes antzokian irailaren 12an ospatuko den musika jaialdiaren programa irakur daiteke.

Casto Canterok Bueno Airesen ekainaren 30ean San Martzial eguna ospatzeko irundarrek antolatutako jaialdia laburbiltzen duen kontakizuna argitaratzen du aldizkariaren zuzendariari zuzendutako gutun baten bitartez. “Hace años …”, “Ecos de sociedad”, “Noticias” eta “De la Cuenca” atalean Elizondoko albisteak aipatu ostean, publizitate orrialdearekin amaitzen d

G26184: Castro Cantero San Martzial eguna ospatzen Buenos Airesen.

sociedad “El Bidasoa” aldizkariaren 158. zenbakia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude