Irungo Udalak elkarretaratzea deitu du asteburu honetan hiriko etxebizitza batean emakume batek jasandako sexu-eraso saiakera gaitzesteko. Erasotzailea atxilotua dute eta epailearen esku utzi dute. Elkarretaratzea gaur , irailaren 1ean, arratsaldeko 19:00etan egingo da Irungo San Juan plazan, musukoa erabiliz eta pertsonen arteko segurtasun distantzia errespetatuz.
Elkarretaratze deialdiarekin batera, udalak emakumeen kontrako eraso mota guztiak gaitzetsi ditu eta erasoaren biktimari elkartasuna adierazi dio. Erasoa gaitzesteaz gainera, erasoa jasan duen emakumeari gizarte zerbitzuen baliabide eta arreta zerbitzu guztiak eskura jarri dizkio.
José Antonio Santano Irungo alkateak genero indarkeriaren biktima diren emakumeekiko elkartasuna adierazi du. “Irunen emakumeekiko eraso hauen aurrean zorroztasunez jokatzen jarraituko du”. Erasoa gaitzesteaz gainera, biktima poliziarengana hurbildu eta erasoa salatzeko izandako adorea goraipatu du alkateak. “Ez ezetz dela defendatu behar dugu beti eta ,horrela ulertzen ez duenak, egindakoaren ondorioak ordaindu beharko ditu”.