2021 urtearen hasieratik, urtarrilaren 3tik aurrera igandeetan Colon pasealekua itxita egongo da goizeko 10:00etatik 15:00etara
Irungo Udalak azken urteetan zehar, Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuak jarraituz, hirian oinezko zein txirrindularientzat erreserbatutako espazioak sortzeko proiektu ezberdinak garatzen ari da.
Lan ildo honen adibide dira hiriak berriki hazten ikusi dituen bidegorri eta oinezkoentzako bide zati berriak. Mugikortasun-arloak bultzatutako beste ekintza bat izan da oinezkoentzat, txirrindularientzat eta irristatze-kiroletarako gordetzea Kolon pasealekuaren erdiko zatia, igandero, Iparralde etorbidearen eta Gipuzkoa etorbidearen arteko elkarguneetan.
2021 urtea hasteko, ekimen horri eutsi zaio, baina neguko hilabete hauetan eguraldi txarra (euria, hotza, etab.) egiteko probabilitate handiagoa dagoenez, eta trafikoa goizez soilik moztuko da, 10: 00etatik 15: 00etara. Erabaki hori hartzeko beste faktore garrantzitsu bat arratsaldeko argi orduak murriztea da, ordutegi aldaketarekin.
Desbideratzeak
Udaltzaingoak Colon pasealekuko trafikoaren itxierak eragindako desbideratzeen berri eman du.
Hondarribia kaletik edo Gipuzkoa hiribidetik datozen ibilgailuak, Jacobo Arbelaitz, Cripriano Larrañaga eta Iparralde etorbidetik bideratzen dira.
Nafarroa hiribidetik iristen den trafikoaren kasuan, ibilgailuak Berrotaran eta Pikoketa kaleetatik, Aldapeta kaletik edo Artalekutik desbideratzen dira Gipuzkoa hiribidetik jarraitu ahal izateko. Luis Marianoko parkingetik ateratzen diren ibilgailuentzat Berrotaran kalearen noranzkoa behin-behinekoz aldatzen da, ibilgailuek Pikoketa kaletik ateratzeko aukera izan dezaten.
Denbora tarte honetan zehar Irunbus zerbitzuaren geltoki hauek bertan behera gelditzen dira: Zabaltza, Topoa, Colon 43, Luis Mariano eta Fermin Calbetón (L1); Fermin Calbeton, Zabaltza eta Luis Mariano (L2); Fermin Calbeton, Zabaltza, San Jose Langilea eta Urdanibia (L4).