Zer gertatu zen Irunen orain dela 100 urte?

G34402: Irungo suhiltzaileak Juncal eliza aurreko plazatxoan.

Orain dela mende bat Irunen albiste ziren gertaerak errepasatzeko, duela 100 urte publikatutako aldizkariak aztertzea aproposa da. 1921eko urtarrilaren 2an argitaratutako “El Bidasoa” aldizkaria argitalpen egokia izan daiteke horretarako. Aldizkariaren 279. zenbakia “Olvidos censurables” titulua daraman artikuluarekin hasten da, non “R.E” hizkiekin sinatzen duen idazleak Irunen euskarak eta euskal kulturak bizi duen beherakada salatzen duen. Jarraian, T. hizkiaz sinatutako artikuluan kolaboratzaileak 1921. urteari ongi etorria egiten dio, txertoarekin aurreko baino urte hobea izango dela pentsatuz. Ostean, “La de los ojos de color de uva” izenordearekin sinatutako idatzi labur batean, emakume batek Irungo Kasinoko Zuzendaritza Batzordeari eskerrak ematen dizkio Gabonetan hiriko familia eta etxe behartsuetara janaria bidali izanagatik. Jarraian, “Buenos Amigos” elkarteak hirian egiten duen lana aipatzen da.

G2132: “Buenos Amigos” elkarteko kideen talde argazkia, elkartearen egoitza zen Patronatuaren aurrean, Juncal plazatxoan kokatuta egon zena.

Kirol kronikan, aldiz, Gabonetako partiduen emaitzen berri ematen da, horien artean, Pariseko taldearen aurka jokatutako partiduaren nondik norakoak azalduz. Ondoren, Stefaniani familiaren etxean ospatutako festaren xehetasunak eta bertan parte hartu dutenen zerrenda irakur daiteke. “Alfilerazos” atalean bi berri labur argitaratzen dira. Batetik, hirian laster argitaratuko den aldizkari berriaren beharra eta bideragarritasuna zalantzan jartzen da eta, bestetik, mendian suhiltzaileek baserritarren laguntzarekin itzalitako sute baten harira hirian suhiltzaile kidegoak bizi duen egoeraren inguruan gogoeta egiten da. Aldabetarrak Irunen azken urteetan zehar galdutako ohiturei buruz idazten du berak sinatutako testuan, batez ere, Alardea ed

G57794: 1903. urtean Euskararen Jaien inguruan antolatutako prozesioa, Eliza kaletik.

o Inauteriak bezalako ohitura eta ospakizunetan arreta jarriz. Ostean, Kale Nagusiaren amaierako eremua zabaltzeko beharraz ohartarazten du “U.” hizkiarekin sinatzen duen aldizkariko kolaboratzaileak, izan ere, bertatik igarotzen zen trafiko kopuru handiaren aurrean hiriko espazio hori egokitzea eskatuz.

Ohi baino zabalagoa den “Notas Municipales” atalean azken udal bilkuran eztabaidatutako gaien laburpena argitaratzen da. “El Capitán Noriega” artikuluan “El Bidasoa” astekariko irakurlea zen eta zendu berri den lagun bat agurtzen du aldizkariko kazetariak. Azkenik, “Noticias” eta antzerkien programazioarekin amaiera ematen zaio aldizkariaren zenbakiari publizitate orrialdearen aurretik.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude