Zer gertatu zen Irunen orain dela 100 urte?

29106: Trena Irungo Nazioarteko Zubia zeharkatzen.

1922ko maiatzaren 7an argitaratutako “El Bidasoa” aldizkariak orain dela 100 urte Irunen albiste izan ziren gertaerak islatzen ditu. Aldizkariaren 349. zenbakiko lehen artikuluan Donostiako Ateneoan Itun Ekonomikoa eztabaidatzeko antolatutako hitzaldien ostean, aldizkariko P. Sarasqueta kolaboratzaileak mintzaldietan hartutako akordioak gauzatzea eskatzen du. Jarraian, Vladimirok, Sanmartzialak gero eta hurbilago daudenez, guduaren mendeurrena gogoratzeko jardunaldi literario bat antolatzea eskatzen du, jaietako ekintzak antolatzeko aurrekontua handitu ostean. Yolek kudeatutako “Versos románticos” atalean Landetan gertatutako maitasun istorioa irakur daiteke. “La preocupación del momento” testuan, berriz, Zabala futbolariak Real Unionen hurrengo partidua zein posiziotan jokatuko duen eztabaidatzen da.

34404: Irungo suhiltzaileak 1951. urtean.

Bigarren orrialdean, kirol albisteekin jarraituz, Bordelen Espainiako futbol selekzioak Frantziakoa nola garaitu duen kontatzen da. Era berean, Amuten goiz horretan bertan jokatzekoa den partidua aipatzen da. Kirol atalaren amaieran jakinarazten da 24an eta 25ean Real Unionek Belgikako Daring taldearen aurka jokatuko duela. Consuelo Larrañaga anderearen heriotza jakinarazten duen albiste laburraren ostean, ogiaren prezioaz eztabaidatzen da berriro ere, Regueiro jauna interpelatuz.

48967: Colón pasealekuko etxeen atzealdeko bista. Bigarren planoan Probintziako Etxe zaharra, Larramendirena Etxea, Alaia lursaila, Olazabal jauregia, Aiako Harria, etab. (1916 baino lehenagoko irudian).

“Notas Municipales” atal finkoak biltzen ditu azken udal bilkuran hartutako erabakiak. Ondoren, jakinarazten da jarraian eta “El Bidasoa” aldizkariaren hurrengo zenbakietan Satarka kolaboratzaileak “Txinparrtak” liburuan bildutako euskarazko bertsoak argitaratuko direla. “Noticias” atalean Bidasoko trenaren ordutegi berriak aipatzen dira, udalak onartutako aurrekontuak, Udal Musika Bandaren hurrengo kontzertuak, Langilearen eguneko ekitaldiak eta jaunartz

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude