1920ko abenduaren 26an argitaratutako “El Bidasoa” aldizkaria orain dela 100 urte Irunen albiste ziren gertaeren laburpena egiten du. Aldizkariko lehen artikuluan Gipuzkoako artikuluaren. “T.” hizkiarekin sinatzen duen kolaboratzaileak “El gabán del Marqués” titulua daraman olerkia beroki baten inguruko istorio bitxia kontatzen du. Jarraian, E.R-k “Poderoso caballero es don dinero” testuan diruak eragindako guztiaz gogoeta egiten da. “Versos Romanticos” atalaren barnean Yolé-k maitasun traizioaren inguruan gogoeta egiten du. Ostean, trenbideko langileek “El Economato eta “Asociación general” izenez ezagutzen direnen bitartez lortutako abantailez hitz egiten da.
Kirol kronikan Real Union taldeak “Futbolerias” izeneko txapelketaren barruan azken partiduetan lortutako emaitzen laburpena egiten da. Hortaz soldadu Frantziarraren alde antolatutako diru bilketaren emaitzen berri ematen da. Justinianoren idatzian Gabonetako festen ospakizunerako jaso beharreko diru-sarrera apartekoez hitz egiten da. Stefaniani piano-jolearen hurrengo emanaldiak aipatzen ditu “RE-LA-MI-DOk” bere idatzian. “Cosas de la Calle” atalean gai ezberdinenak aipatzen dira, hau da, hirian astekari berri bat sortzeko asmoa dagoela eta Tenorio markesak Irunen gastatutakoaz, besteak beste.
Aldizkariaren hirugarren orrialdearen hasieran Alkatetzatik zabaldutako bando bat publikatzen da, hiritarren erroldatzearekin loturiko nobedadeekin. Ondoren, azken udal bilkuran hartutako erabakiekin zerrenda osatzen da. Ostean, bi zutabetan hiriaren historiaren errepasoa egiten duen kontakizunaren kapitulu berria irakur daiteke, zenbakiz zenbaki osatuz doan historia kontatzen duena. Jarraian, Gabonekin loturik hirian antolatzen diren ekitaldien berri ematen da, adibidez, Olentzero eta Jaiotzen kontzertua. Zenbakia amaitu aurretik, “Ecos de Sociedad” atalean hiriko pertsona esanguratsuen bizitzetan izandako nobedadeen berri ematen da publizitate orriaren aurretik.