Urtarrilaren 9an Palmera Montero gunean 10:30etan euskara eta kulturarekin lotutako ekimen berri bat aurkeztuko da. Proiektu berri honen bitartez elkargunea, espazioa, euskara, kultura eta parekidea izan nahi duen ekimenari forma eman nahi zaio.
Ekimen berri honen helburua euskarari merezi eta behar duen espazioa ematea da, kultur sortzaileek behar duten espazioa eraikitzeko.
Aurkezpen ekitaldian parte hartu edo informazio gehiago jasotzeko interesa duten horiek ziztakairun@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko dute. Hortaz gain, Facebook eta Instagram sare sozialen bitartez Eztena_Irun proiektuaren garapena jarraitzeko aukera egongo da.