Irungo Kontserbatorioak normaltasuna berreskuratzeko lehen urratsak emango ditu

Hezkuntza arloak jakinarazi duenez, Udal Kontserbatorioa eta Musika Eskola ohiko jarduera berreskuratzeko bidea hasiko dute maiatzaren 25an. Horrela, instalakuntzak publiko orokorrerako itxita jarraitu arren, hurrengo musika mailetara igaro ahal izateko probak egin behar dituzten musikariek zentroan azterketak egiteko aukera izango dute.

Ikasle horiek eskolak modu indibidualean jasoko dituzte aldizkako egunetan. Hortaz gain, zentroko erabiltzaile zein langileen segurtasuna bermatzeko segurtasun protokoloa jarraituz lan egingo da. Horrela, 2 metrotako distantzia mantentzeaz gainera, maskarak erabiliko dira eta eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eskura izango da. Era berean, Covid-19aren sintomak (sukarra, eztula, arnasketarekin lotutako arazoak, etab.) dauzkaten pertsonek ezingo dituzte zentroko instalazioak erabili. Neurri berri hauei esker 20 ikaslek kontserbatoriora hurbiltzeko aukera izango dute, gainontzeko ikasleek formazio telematikoari esker lanean jarraituko duten bitartean.

Musika Eskola

Musika Eskolako arduradunek, 2020/2021 ikasturtera begira, ekainaren 1etik 10era izen-emate epea zabaltzeko asmoa adierazi dute. Matrikula Kontserbatorioaren webgunea erabiliz on-line egitea lehenetsiko da. Bestela, 943.505.710 telefono zenbakira deitu eta hitzordua hartuz, matrikula zentroan bertan egin ahalko da. Sarrera probak behar dituzten espezialitateen kasuan, berriz, ekainaren 22 eta 23an egingo dira

Haur Eskola

Irungo Udal Haur Eskolaren matrikula epea, berriz, ekainaren 1etik 12ra zabalik egongo da 2018., 2019. eta 2020. urteen artean jaiotako umeentzat. Kasu honetan ere, Irun Txartela erabiliz udal webgunearen bitartez matrikula egitea aholkatzen da, nahiz eta HAZ egoitzan aurretiazko hitzordua hartuz izen-ematea egiteko aukera egongo den.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude