Etxeberri bidea konpondu du udalak

2016an hasitako lanak amaitu ditu Irungo Udalak, Etxeberri landa bidearen bigarren zatia konponduta. Laskoain eta Arbelaitztxipi baserrien arteko 350m-ko eremuan egin dituzte lanak. Oso hondatua zegoen zenbait puntutan, ura bilduko zuen arekarik ez zegoelako. Gainazala ordezkatu dute, alboko sakangune bat atonduz, ura biltzeko. 3 eta 3,2m inguruko zabalera du bideak, eta %3ko aldapa, gehienez.

606.800 euroko inbertsio egin du udalak, hiru urteko epean, hiriko landa eremuan bideak konpontzeko. 2016an Etxeberri bidearen lehen zatia konpondu zuen, Ama Xantalen ermitaren eta Ibaietako Gainaren artean. Guztira, 2km ditu Etxeberri bideak, Makatzondo baserriraino. Meaka eta Olaberria auzoen arteko muinoan dago bidea. “Etxeberri bide nagusietako bat da hiriko landa eremuan. Hainbat baserriri eta nekazaritza-ustiategiri ematen dio zerbitzua, ingurua hirigunearekin konektatuz”, azaldu du Cristina Laborda Mugikortasun, Bide Publiko eta Obra arloko ordezkariak: “Horregatik, hiriko kaleek edo hiribideek jasotzen duten arreta merezi du”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude