Eskualdeko hiru udal herrien artean mugikortasuna hobetzeko planoa

Irun, Hondarribi eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz-gaindiko Partzuergoaren bidez eta Syndicat des Mobilités de la Communauté d’Agglomération Pays Basque-rekin elkarlanean, mugaz-gaindiko mugikortasun aukerak laburbiltzen dituen mapa bat atera dute. Bertan, eskualdean zehar, txirrina, oinez edo garraio publikoa baliatuz eskualdean zehar mugitzeko pososatzen diren bideak eta horien arteko loturak biltzen dira hiru hizkuntza ofizialetan. Irun, Hondarribia eta Hendaia arteko mugikotzeko aukerez gain, Donostia eta Donibane Lohitzunera iristeko bideen berri ematen da ere.

Planoaren edizio mugatuaren 25.000 ale inprimatu dira momentuz, izan ere, Hegobus linea aldaketa aurreikusita, aldaketaren nondik-norakoak biltzen dituen ale gehiago inprimatuko dira irailetik aurrera. Hortaz gain, planoak edizio digital bat du, ineternet bidez edozein gailu elektronikoren bitartez kontsultatu ahalko dena. Miguel Angel Paez Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordeko presidenteak azaldu duenez, mapa honen bitartez eskualdeko hiritarren eta bisitarien mugikortasuna sustatzea bilatzen da.

Ekimen hau Aquitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeek 2012 eta 2014 bitartean burutu zuten ‘Transfermuga’ ikerketa dela eta sortu zen. Izan ere, ikerketa honek Irun, Hendaia eta Hondarribia bitartean egiten diren bidaldien %90a kotxez gauzatzen direla frogatu zuen. Era berean, hiritarrek mugaz-gaindiko mugikortasun eskaintzaren berri ez dutela egiaztatu zen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude