Zer gertatu zen Irunen orain dela 100 urte?

REF: G2402
Mendibil inguruan kokatutako Chocolates Elgorriaga fabrikaren argazkia 1969 urteko urtarrilean.

1919ko abuztuaren 24ko “El Bidasoa” aldizkariko zenbakian era askotariko aritkulak biltzen dira ohikoa den moduan. Zenbaki honetako lehen artikuluan azken udal batzarrean kargu publiko berri baten izendapenaren inguruan piztutako eztabaidaren berri ematen da. “Anotaciones de un chismoso” atalean Irungo hiria eta txokolatearen industriaren arteko loturaz hitz egiten da. “Para <do mi sol si>” tituluarkein “Ecos de Jaizkibel” aldizkarian publikatutako artikuluari erantzuten dio hedabideko buruak.

“!Ese Gaucho! …” titulu azpian aldizkariko kolaboratziale batek abuztu eta iraileko hilabeteetan zehar Donostian zabalik izango duen erakusketa baten berri ematen da era bitxi batean. Era berean, jarraian Elgorriaga goxodendan Lazard margolariak ikusgai duen akuarelen erakusketaz hitz egiten da ere. Orrialdearen amaieran, berriz, Albisu medikuari egingo zaion homenaldiaren xehetasunaka aipatzen dira, bertan parte hartzeko interesa dutenak jakinaren gainean egon daitezen.

G23133: Chocolates Elgorriaga enpresako kamioia fabrikaren kanpoaldean aparkatuta 1969 urtean.

Bigarren orrialdearen hasieran, ordea, aldizkariko zuzendariak beste gutun bat erantzuten du, irakurlearen hitzak zalantzan jarri eta kontra-argudioak emanez. Gripea sahiesteko gomendioak ematen dira jarraian, aurreko urtean izandako izurrite larria sahiesteko helburuarekin. Satarrka izenarekin sinatzen duen kolaboratzialeak ¡Ene Usoa…! titulua daraman olerkia sinatzen du zenbaki honetan. Ondoren, Stedaniani pianojole ospetsuak eskainiko duen kontzertuaren xehetasunak azaltzen dira.

Kirolen atalean, berriz, Union de Tolosa eta Hispania de Irun taldeen arteko partiduaren emaitza komentatu, Sporting de Gijon taldeak Real Uniona bi partiduetarako erreserbartu duela jakinarazi eta Amuten Gipuzkoako Atletismo Txapelketa antolatuko dela aipatzen da, beste kirol albiste batzuen artean. Kirolak alde batera utzi, eta Usandizagari egingo zaion homenaldia aipatzen da jarraian.

G38737: Irungo Ospitaleko ebakuntza gela 1903 eta 1904 urteen artean.

“Notas Municipales” atalak azken kontseiluan hartutako erabakiak laburbiltzen ditu, “De teatros” atalak hiriko antzokien hurrengo egunetarako programazioan aurreikusitako ikuskizunak aipatzen dituen bitartean. “Hace años …” atalak 1883an aldizkari honetan argitaratutako albiste eta aritkuluen errepasoa egiten du, “Ecos de sociedad” atala hiriko goi klaseko biztanleen nobedadeak laburbiltzeaz arduratzen den bitartean. Azkenik, “Noticias” atalean garukotasunezko albite laburrekin bilduma bat osatzen da, publizitate orrialdearen aurretik, “El Bidasoa” aldizkariko zenbaki berri hau agurtzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude