Abian da Hondarribia kaleko berrurbanizazioa

Hondarribia kalea berrurbanizatzeko lanak hasi dira maiatzaren 21ean. Zazpi hilabete eta erdiko iraupena edukiko dute. 2011 urtean egindako lanen jarraipena da. Orduan, Zubimuxu biribilgunearen eta Anzaran kalearen artean egin zituzten lanak. Orain, Hondarribia kaleko 13.ean hasiko dira obrak, Gipuzkoa plazaren parean.

Igoerako bi erreietako bat eta ondoko aparkalekuak hartuko dituzte lanek. Hortaz, Anzaran kaletik ezin izango da Hondarribia kalera igo, ibilgailuz. Zubimuxu biribilguneraino jaitsi beharko da norabidea aldatzeko. Eremuko bizilagunek, merkatariek eta ostalariek 143 plaza edukiko dituzte eskura Pinarreko parking-ean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude