Udako hilabeteak amaitu ostean, Oiasso Erromatar Museoak ekintza ezberdinak antolatu ditu hurrengo hilabeteetarako. “Erromatar arkeologia” izeneko kurtsoa martxan jarriko da. Hortaz gain, maiatzeko hilabetetik martxan dagoen “Emakumeak Agusta Emeritan” erakusketa ikusgai egongo da irailaren amaierara arte.
“Erromatar arkeologia” izeneko kurtsoak Antzinako Greziaren inguruko kurtsoari lekukoa hartuko dio, Antzinako Erromaren artea eta historia errepasatzeko. 10 saioetako iraupena izango duen ikastaroaren matrikulazio epea irailaren 11ean hasiko da eta plazak bete arte egongo da ikastaroan izena emateko aukera. Kurtsoak 55 euroko prezioa izango du eta izen-ematea museoko harrera-gunean edo 943 63 93 53 telefonora deituz egin ahalko da.
Ikastaroaz gain, iraileko hilabetean zehar “Emakumeak Augusta Emeritan” izeneko erakusketa bisitatzeko azken aukera izango da. Irailaren 28an, Amaia Rodriguezek ahotsa emango die antzinako emakumeei bisita gidatu antzeztu batean. Sarrera 4 euroko kostua izango dut eta sarbide mugatua 30 pertsonakoa izango da.