Irungo udalak bertan behera utzi ditu uda honetako Udalekuak eta Solas Jolas programa

Irungo Udalak jakinarazi duenez, uda honetan bertan behera utzi du haurrentzako eskaintza presentziala; alegia, udaleku programak eta Solas Jolas.

Beste administrazio batzuek hartu dituzten antzeko erabakien ildotik, egungo egoera kontuan izanik, segurtasun arrazoiak direla-eta hartutako neurria da. Izan ere, oso zaila da programa hauetan Covid-19 pandemiari aurre egiteko ezarritako osasun protokoloak betetzea, hala nola, 2 metroko distantzia soziala uztea.

Euskara Arloak komunikazio bat helaraziko die izena emateko prozesuari ekin zioten familia guztiei, neurri horren berri emateko. Gazteria Arloak, berriz, ez zuen hasia udalekuetan izena emateko prozesua.

Erabakiak udal programazioan du eragina, baina antzeko eskaintzak egiten dituztenei hartutako neurriaren berri eman nahi zaie, ohartarazteko zer garrantzitsua den pandemiari aurre egiteko ezarritako osasun irizpideak kontuan izatea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude